Irakurriena
- 1. Berrikuntza eta Teknologiako Bilkura egin du aurten ere MONDRAGONek
- 2. MONDRAGON Hospitality Summit: sektore soziosanitarioa hizpide
- 3. Nerea Aranguren: “Konfidantza sortu, nor garen egiaz kontatu eta gazteei egitasmo humanistak eskaini behar dizkiegu”
- 4. Aliantza estrategikoa egin du Fagor Ederlan Groupek Duoli Automotive Technology txinatarrarekin
- 5. AMETS Power Electronics sortu dute MONDRAGONek eta Artechek potentzia-elektronika sustatzeko
- 6. Coprecik bere identitate korporatiboa berritu du
Jatorrizko Herriak proiektua eta Munduko Loreak bideoklipa aurkeztuko ditu Arizmendi Ikastolak ekitaldi mundialean

Proiektuak izaera unibertsala izan du eta mexikoko, guatemalako, kataluniako zein galiziako haurrek parte hartu dute. Guztira, 120 neska mutiko aritu dira lanean, Arizmendi Ikastolaren metodologia berrian oinarrituta. Horren haritik, Basabeazpi guneko neska-mutiko guztiek parte hartu dute proiektu bakarrean.
Arrasateko SHOT! estudioan abestiaren grabazioan.
Jatorrizko Herriak proiektua arrakastatsua izan da bai garapenean zein amaieran, eta batez ere berritzailea izan da haurrei zuzendutakoa izan delako. Kontuak kontu, neska mutikoek inoiz amestuko ez luketen esperientziak bizitzeko aukera izan dute eta musika estudio profesionalean kantua grabatu ahal izan dute. Arrasateko SHOT! estudioan 30 neska mutiko elkartu ziren, hamarreko taldetan banatuta.
Arizmendi Ikastolaren Haur Hezkuntzaren proiektua.
Bideoklipa, ordea, amaiera besterik ez da izan. Proiektuaren helburu nagusia izan da ezagutzera ematea badirela munduan jatorrizko hizkuntza, identitate eta kulturak, eta hizkuntza minorizatu horien sustapen lanean Arizmendik Garabide elkartearen laguntza izan du. Berritzailea, izan da, baita ere, guneko gurasoek sekulako inplikazioa erakutsi dutelako eta inguruko zenbait zerbitzu enpresa ere elkarlanean aritu direlako; Danatek (soinu eta irudi tresneria lagatzen) eta Arteman Komunikazioa (ikus-entzunezkoaren ekoizpenean).
Numerazio mayan oinarritutako matematikak, txotxongiloak galegoz, Kaqchikele hizkuntzan hitzak…
Neska mutikoak, guztira 126, izan dira proiektuaren protagonista nagusiak, eta ikasi ahal izan dute badela matematika sistema maya bat, edo kaqchikele izeneko hizkuntza bat Guatemalan, eta nauath izenekoa Mexikon, katalanez kontuak eta kantuak ikasi dituzte, txotxongiloak galegoz… proiektu oso aberatsa eta interesgarria bilakatu delarik.