Irakurriena
- 1. MONDRAGONek 11.213 milioiko salmentak lortu zituen 2024an
- 2. “Kooperatibismoak enpresen arazo bertsuei, soluzio desberdinak ematen dizkie, pertsona erdigunean jartzen duelako”
- 3. Mondragon Unibertsitateak eta MONDRAGON Korporazioak gradu amaierako euskarazko proiektuak saritu dituzte
- 4. Orbeak arrakasta lortu du Eurobike 2025 azokan, Muga 10 e-bike eta 2026rako gama berrituarekin
- 5. BGAEentzako fiskalitate berria. Nola eragingo dio zure pentsioari?
- 6. LKS Nextek Aitor Moreno batu du taldera, adimen artifizialean eta teknologia kuantikoetan erreferentea
Janariak batzeko kanpaina martxan jarri du Eroskik bigarrenez
Gaur, ostirala, Eroskik 'Zure erosketako pixka bat asko da' ekimena martxan jarri du. Ekimenaren bitartez batutako elikagaiak Janari Bankuendako izango dira. 2012ko bigarren kanpaina izango da; aurrekoan, 90.000 kilo baino gehiago jaso zituzten. Bihar arte, zapatua, kooperatibako 63 hipermerkatuetan propio jarri dituzten guneetan utzi ahal izango dituzte elikagaiak bezeroek.
Eroski eta Eroskiko bezeroek 92.792 kilo elikagai jaso zituzten joan zen ekainean. Hala, orain arte egin izan duten elikagai bilketa kanpaina arrakastatsuena izan da. 17 autonomia erkidegoko 63 hipermerkatuetan jarri zituzten bilketa puntuak.
Eroskirendako ohorea
FESBAL elkarteko presidente Jose Antonio Bustoren esanetan “Eroskik urteak daramatza Espainiako Janari Bankuen Federazioarekin lanean, eta beti izan ditu emaitza onak behartsuenen mesedetan”. Bestalde, Eroski RSC-ko zuzendari Alejandro Martinez-Berriochoak azaldu du: “Ohorea da gure bezeroek erakutsi duten konpromisoa familia askok bizi duten egoera ikusita”.