Irakurriena
- 1. Arizmendiarrieta Gunea zabalik da Otaloran
- 2. Eroski Taldeak 17,8 milioi euroko emaitza positiboa izan du 2026ko lehen hiruhilekoan
- 3. LKS Next-ek 85 milioi euroko langa gainditu du 2025ean eta % 19ko bilakaera izan du 2026ko hasieran
- 4. "Kooperatibismoari kontakizuna falta zaio. Ez istorio faltagatik, baizik eta kodeak ez direlako gaur egungoekin bat etortzen"
- 5. Batzek 69 milioi euroko finantzaketa sindikatua itxi du 2032ra arteko hazkundea sustatzeko
- 6. MONDRAGONek 11.322 milioiko salmentak lortu zituen 2025ean, eta 1.346 enplegu berri sortu
Eroskik eta ONCE Euskadik lankidetza berritu dute ikusmen desgaitasuna duten pertsonen gizarteratzeko
Euskadiko ONCEk eta Eroskik lankidetza hitzarmena berritu dute aurten ere, itsuen edo ikusmen desgaitasuna duten pertsonen gizarteratzea eta autonomia pertsonala sustatzen jarraitzeko.
Alejandro Martinez: "Hitzarmen honek gehien behar dutenei laguntzeko borondatea indartzen du, hurbileko gizarte ekintza praktikotik eta eraldatzeko bokazioarekin"
ONCEren Euskadiko lurralde ordezkariak, Usue Vallejok, eta Alejandro Martinez Eroskiko Osasun eta Jasangarritasun zuzendariak sinatutako akordioaren arabera, ONCEko afiliatuei zuzendutako kultura-, aisialdi- eta prestakuntza-jarduerak egingo dira, gizartean erabat integratzen laguntzeko.
Eroskik, gainera, ekarpen ekonomikoa egin du ekimen horiek babesteko, eta aniztasunarekin, inklusioarekin eta aukera berdintasunarekin duen konpromisoa berretsi du.
Usue Vallejok azpimarratu duenez, Eroskirekiko lankidetza "funtsezko zutabea da oraindik gizarte irisgarriago eta bidezkoago baterantz aurrera egiteko". "Etengabeko inplikazioari esker, aukera gehiago ditugu ikusmen desgaitasuna duten pertsonek aktiboki eta baldintza berdinetan parte har dezaten bizitzako esparru guztietan", adierazi du.
Bestalde, Alejandro Martinezek azpimarratu du Eroskin hasieratik ulertu dutela jasangarritasuna "pertsonekiko konpromiso integrala" dela. "Hitzarmen honek gehien behar dutenei laguntzeko borondatea indartzen du, hurbileko gizarte ekintza praktikotik eta eraldatzeko bokazioarekin", ziurtatu du.
Dendako sentsibilizazio esperientzia pilotua
Konpromiso horren barruan, bi erakundeek sentsibilizazio esperientzia pilotu bat jarri dute abian Bermeoko, Durangoko, Zornotzako, Lekeitioko, Iurretako, Elorrioko, Markinako, Gernikako eta Ogenako dendetan. Ekimen hau maiatzean egin ziren ONCEren kontzientziazio jardunaldien barruan kokatu da, eta dendetako profesionalak prestatzea izan du helburu, ikusmen txikia edo batere ez duten kontsumitzaileei arreta inklusiboagoa eskaintzeko.
Jardunaldiak alde teorikoa eta praktikoa uztartu zituen. Teorian, taldeek ikusmen urritasun motei buruzko prestakuntza jaso zuten, nola identifikatu eta arreta egokia emateko jardunbide egokiak, estereotipo komunak desmuntatuz eta egunerokotasunerako oso baliagarriak diren gakoak eskainiz.
Alde praktikoan, langileek lehen pertsonan bizi izan zuten ikusmen urritasunarekin erosteko esperientzia, ikusmen galeraren maila desberdinak simulatzen dituzten betaurrekoak erabilita.
Bi erakundeek elkarrekin lan egiten jarraitzeko asmoa agertu dute, ikusmen desgaitasuna duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko eta pertsona horiek gizartean erabat sar daitezen sustatzeko.