Eraikuntza sektorerako irtenbide berritzaileak
Irakaskuntza unibertsitate zentroa
Nazioarteko enpresa taldea.
Irakurriena
- 1. Berrikuntza eta Teknologiako Bilkura egin du aurten ere MONDRAGONek
- 2. MONDRAGON Hospitality Summit: sektore soziosanitarioa hizpide
- 3. Nerea Aranguren: “Konfidantza sortu, nor garen egiaz kontatu eta gazteei egitasmo humanistak eskaini behar dizkiegu”
- 4. Aliantza estrategikoa egin du Fagor Ederlan Groupek Duoli Automotive Technology txinatarrarekin
- 5. AMETS Power Electronics sortu dute MONDRAGONek eta Artechek potentzia-elektronika sustatzeko
- 6. Coprecik bere identitate korporatiboa berritu du
Ikuskizun ederra!

Igande arratsaldean, Oñatiko plazara arratsaldeko 7etan gerturatu zirenek, ezusteko galanta hartu zuten. Andoni Egaña bertsolari zarauztarra eta Iosu Igartua oñatiarra, udaletxeko arkupetik bertsotan ari ziren, 'Humanity At Music, Sinfonia kooperatiboa' Herriz Herri Oñati hastear zela iragartzen. Haiek kantatu eta herriak txalotu. Hasera besterik ez zen izan, 19:30ean San Migel parrokian ikustear zenaren aurrerapena.
Eta ikuskizunak ez zuen hutsik egin, ez zuen inor asegabe utzi, guztiz kontrakoa baizik. Gustura. Ase. Begiak zabal zabalik. Ederra izan baitzen San Migel parrokian entzundakoa, ikusgarria ikusitakoa; soinua, argiak, ikuskizun bikainaz gozatzeko aukera izan zuten bertaratu ziren 700 lagun inguruk.
Ikuskizun herrikoia
Oñatik 'berezia' dela erakutsi zuen beste behin, eta 'bere' egin zuen Humanity At Music. Oso 'ukitu oñatiarra eman zion Sinfonia Kooperatiboari'. Oñatz Dantza Taldeak eman zion hasiera ekitadiari, Andoni Egañak ondoren puntua jarri zien pieza musikal guztiei, Arrasate Musikaleko Orkestrak kontzertu bikaina eskaini zuen eta Ganbara Abesbatza, Ganbara Txiki eta Hots bikain aritu ziren.