Irakurriena
- 1. Eroskiko Kontseilu Errektoreak bonuen jaulkipen bat onartzeko eskatuko dio Batzar Nagusiari
- 2. MONDRAGON Healthek osasunaren merkatuan duen presentzia indartu du
- 3. Fagor Automation, Soraluce eta Danobat Hannoverreko EMO 2023 azokan
- 4. Mondragon Unibertsitateak eta LABORAL Kutxak talentua erakartzeko hitzarmena sinatu dute
- 5. Urriaren 22an egingo dute Mundukideren VIII. lasterketa solidarioa
- 6. "Talentua, berrikuntza eta ekintzailetza dira Mondragon Unibertsitatearen bereizgarriak"
- 7. Hamaika gaztek beren bizitzako abentura biziko dute
- 8. Aldaketa Stirling Zentroan eta Osagaien Dibisioko Berrikuntza zuzendaritzan
- 9. Mondragon Unibertsitateak 14 titulu berri eskainiko ditu hainbat jakintza-arlotan
- 10. IDEKOk piezak mekanizatu bitartean bibrazioak murrizteko teknologia berriak aurkeztu ditu Dublinen
Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak bi liburu argitaratu ditu
Eskoriatzako campusean egindako aurkezpenean, bi argitalpen aurkeztu dituzte Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ikertzaileek. Aurkeztutako ikerketek bi pertsona multzoen profil kooperatiboa neurtzeko balioko dute: gazteen eta langileen “pertsona kooperatiboa” profila.
Argazkian, ezkerreti eskubira: Oxel Azkarate-Iturbe, José Ramón Vitoria eta Ion Lezeta.
Aurkezpenean parte hartu dute fakultateko hiru ikertzailek: Jose Ramon Vitoria KOOPHEZI proiektuaren koordinatzaileak eta liburuen egileen ordezkariak: Oxel Azkarate-Iturbe (16-22 urte bitarteko ikasle gazteen profil kooperatiboa) eta Ion Lezeta (23 urtetik gorako langileen profil kooperatiboa).
KOOPHEZI ikerketa proiektuaren bi produktu
Ikertzaileen esanetan, XXI. mendeko gizarte erronkei erantzuteko “pertsona kooperatiboaren” beharra dago: beharrezkoa dela komunitateko eremu desberdinetan pertsona kooperatiboaren profilaren lanketarako testuingurua elikatzea. Garai berriek aterabide berriak behar dituzte, eta alde horretatik, gaur egungo gizarte konplexurako maila berdineko pertsona gaituak eta prestatuak behar ditugu.
Etorkizuneko gizartearen erronkei erantzuteko intentzioarekin, KOOPHEZI ikerketaren helburu nagusia da pertsona kooperatiboa hezkuntza erakundeetan eta enpresetan identifikatzeko eta garatzeko ikerketarako tresna aurreratuen datu basea eraikitzea eta tresnen egokitzapenak egitea.
Ikerketa honi esker, ikertzaileek egin dute “pertsona kooperatiboaren” definizioa eta ezaugarri horiek dituen pertsonaren profila neurtzeko bi tresna ezberdin sortu dituzte. Bi liburutan bildu dituzte ikerketaren emaitzak: KOOPHEZI-i: Pertsona kooperatiboaren profila ikasle gazteetan neurtzeko eskala eta KOOPHEZI-L: Pertsona kooperatiboaren profila langileetan neurtzeko eskala.
“KOOPHEZI-i: Pertsona kooperatiboaren profila ikasle gazteetan neurtzeko eskala”
Liburu egileak dira Mondragon Unibertsitateko Oxel Azkarate-Iturbe, Ion Lezeta, Jose Ramon Vitoria, Iban Galletebeitia, Ane Sanchez eta Miren Zubizarreta eta EHUko Aitor Aritzeta. Liburua Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ikertzaileen gidaritzapean idatzi da, baina aurrez aipatutako ikertzaile desberdinek ere hartu dute parte eta Gipuzkoako sare desberdinetako ikastetxeekin eta fakultateekin elkarlanean gauzatu da.
Oxel Azkarate-Iturbe ikertzaile eta lanaren kooordinatzailearen esanetan, “hezkuntza zentroek eta unibertsitateko fakultateek hasitako eraldaketa prozesuetan identifikatutako hutsune bat betetzea da helburua: erakundeen misioarekin bat datorren pertsona edo ikasle profila ebaluatzeko/neurtzeko beharra, ikasleen ahotsa jasota; kasu honetan, pertsona kooperatiboaren profila neurtzeko”. Egileen ustetan, KOOPHEZI-i tresna baliagarria da Batxilergoan, Lanbide Heziketan eta unibertsitateko graduetan aplikatzeko.
“KOOPHEZI-L: Pertsona kooperatiboaren profila langileetan neurtzeko eskala”
Langileen arloa jorratzen duen ikerketaren egileak dira, bestalde, Mondragon Unibertsitateko Ion Lezeta, Oxel Azkarate-Iturbe eta Jose Ramon Vitoria eta EHUko Aitor Aritzeta.
Ion Lezeta ikertzailearen esanetan, batetik, “langile kualifikatua da balioa sortzeko iturririk zuzenena. Langile autonomoa baina baita ere besteekin ezagutzak konpartitzeko eta elkarrekin eraikitzeko kapazitatea duena eta proiektu amankomun batekin bat egiten dakien langilea”. Bestetik, “enpresa partehartzaileak herritar orok behar lituzkeen giza gaitasunak sustatu beharko ditu: parte-hartzea, ekimena, talde lana, sormena, autoestimua, arrazoitzeko gaitasuna, interdependentzia, erantzukizuna, balore sozialak…”. Hori guztia da “pertsona kooperatiboa profila”, eta tresna honek neurtzen lagunduko duena.
Langileen profil kooperatiboa neurtzen duen tresna bi hizkuntzatan argitaratu da, euskaraz eta gazteleraz.
Sarean eskuragarri
Paperean argitaratzeaz gain, liburuak sarean daude denon eskura, PDF formatuan. Langileen profila neurtzen duen eskala, gainera, bi hizkuntzaten argitaratu da, euskaraz eta gazteleraz:
● KOOPHEZI-i: Pertsona kooperatiboaren profila ikasle gazteetan neurtzeko eskala. (eus) (PDF)
● KOOPHEZI-L: Pertsona kooperatiboaren profila langileetan neurtzeko eskala. (eus) (PDF)
Laguntzaileak eta parte-hartzaileak
Ikertzaileek eskerrak eman nahi dizkiote Gipuzkoako Foru Aldundiari, Gizabidea Fundazioari, ULMA Fundazioari eta Mondragon Unibertsitatea zein Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateari tresna hauek sortzeko eta proiektu aurrera eramateko emandako laguntzarengatik eta babesarengatik. Halaber, eskerrak eman nahi dizkiete probaren ezaugarri psikometrikoak aztertzeko ezinbestekoak ziren aplikazioak egiteko ateak ireki dizkieten enpresa zein erakundeei eta tresna honi arduraz erantzun dieten ikasle zein langile guztiei.