Irakurriena
- 1. Berrikuntza eta Teknologiako Bilkura egin du aurten ere MONDRAGONek
- 2. MONDRAGON Hospitality Summit: sektore soziosanitarioa hizpide
- 3. Nerea Aranguren: “Konfidantza sortu, nor garen egiaz kontatu eta gazteei egitasmo humanistak eskaini behar dizkiegu”
- 4. Aliantza estrategikoa egin du Fagor Ederlan Groupek Duoli Automotive Technology txinatarrarekin
- 5. AMETS Power Electronics sortu dute MONDRAGONek eta Artechek potentzia-elektronika sustatzeko
- 6. Coprecik bere identitate korporatiboa berritu du
Huhezinema online ospatuko da bihartik aurrera

Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioko Graduko ikasleek Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiaren (www.huhezinema.eus) edizioa antolatu dute aurten, on line modalitatean.
Ikus-entzunezko Komunikazioko 4. mailako 16 ikaslek antolatu dute jaialdia, eta bihar, asteazkena, martxoaren 27a, egingo da horretarako prestatutako hiru kanalen bidez. Aldi berean jardungo dute, eta irekita egongo dira programazio-orduetan: Twitch, Youtube eta Instagram.
Aurten, 5.000 euro inguru banatuko dira saritan. Aurtengo edizioak bi atal ditu: Atal Ofiziala eta MUko Ikasleen Atala. Gainera, lehiaketak beste bi sari emango ditu: Mundukide saria eta, 13. edizioaren ondorioz, La Horrorosa saria.
Aktibatuko diren kanalak hauek dira:
- Twitch: https://www.twitch.tv/huhezinema/
- Youtube (opción dos URL):
○ https://labur.eus/huhezinema
○ https://www.youtube.com/channel/UCOT5RhdvNGfn6QCj6vQzrsg
- Instagram: https://www.instagram.com/huhezinema/
Egitaraua:
Asteazkena 25
- 17:00 – Mursego (Hitzaldia. Amama, Akelarre edo Arzak pelikuletako soinu bandaren egilea).
- 20:30 – Napardeath (2019)
- 22:00 – Streaming saioa, beldurrezko eta fantasiazko film laburrekin. Donostiako Fantasia eta Beldurrezko Zinemaldiaren aurreko edizioen eta nazioarteko bitxien hautaketa.
Osteguna 26
- 11:30 – Ikasleek eginiko lanen erakusketa I (streaming ).
- 17:00 – Paul Urkijo (Errementari pelikularen zuzendariak masterclass bat eskainiko du).
- 19:00 – Kontzertua zuzenean- Instagram: Idoia Begiaga.
- 20:30 – Ikasleek eginiko lanen erakusketa I (streaming ).
Ostirala 27
- 17:00 – Sekzio ofiziala (labur filmen emanaldia eta streaming-a. Ikusleen botoak)
- 20:00 – Sari banaketa.
- 20:30 – Zuzenean- Instagram: DJ AZGaubela.