Irakurriena
- 1. Danobatek AEBetako trenbide-merkatuan duen posizioa indartu du Delta Wheel Truing Solutionsen erosketa estrategikoarekin
- 2. Duinduz proiektua: etxez etxeko zainketen lan-baldintzak hobetzeko
- 3. Mikel Mujika Estensoro, Orkliko Konfort eta Osasun negozioaren zuzendari berria
- 4. “Eskerrak eman nahi dizkiegu proiektua posible egiten duten guzti guztiei"
- 5. Adolfo Plaza: «Gure entitatearen asmoa da gizartearentzako aurrerapen bateratua lortzea, inor atzean utzi gabe»
- 6. Danobatek 20 milioi euro inbertitu ditu Elgoibarko egoitzan berrian
- 7. LABORAL Kutxa Frantziako Tourrean izango da
- 8. Gipuzkoako Bazkundeak saria eman dio MLAKoop kooperatibari
- 9. Arkaitz Etxezarreta, Errekako zuzendari nagusi berria
- 10. “Gizarte hobe bat sortzea, hori da gure utopia eta, gure inperfekzio guztiekin, utopia hori lurreratzen saiatzen gara”
Goiener eta Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak hitzarmena sinatu dute energia berriztagarria erabiltzeko
Atzo astelehena, apirilak 1, Goiener Energia berriztagarrien sorkuntza eta kontsumo kooperatibak eta Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak elkarlanerako hitzarmena sinatu dute Eskoriatzako campusean. Hitzarmen ekitaldian parte hartu dute erakunde horietako ordezkari nagusiak: Santi Otxoa de Eribe Goiener kooperatibako zuzendaria eta Begoña Pedrosa Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoa.
Hitzarmenari esker, batetik, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea bazkide laguntzaile bilakatu da Goiener elkartean, eta, bestetik, aurrerantzean, Goiener izango da Aretxabaletako eta Eskoriatzako campusetako energia hornitzailea.
Elkarlanaren helburua da erakunde bien arteko harremanetan sakontzea, kontsumo eta energiaren erabilera arduratsua sustatzea Fakultatean eta bermatzea, aurrerantzean, berriztagarria izatea Fakultateak kontsumituko duen energia guztia.