Irakurriena
- 1. Gipuzkoako Bazkundeak saria eman dio MLAKoop kooperatibari
- 2. Arkaitz Etxezarreta, Errekako zuzendari nagusi berria
- 3. “Gizarte hobe bat sortzea, hori da gure utopia eta, gure inperfekzio guztiekin, utopia hori lurreratzen saiatzen gara”
- 4. Espainiako Bankuko gobernadoreak MONDRAGON bisitatu du
- 5. Errekak Darwin Biomed startuparekin bat egin du, Health linea bultzatzeko helburuarekin
- 6. Ingeniaritza eta Zerbitzuen Dibisioa Advanced Factories-en egongo da
- 7. Arizmendi ikastola, 20 urte
- 8. Parte-hartze handia LagunAro BGAEren 2024ko ohiko batzarrean
- 9. LKS Next Estatuko lehen 100 teknologikoen artean, 2023ko fakturazioaren arabera
- 10. Kooperatiben Korrikako argazki galeria ikusgai
Euskara planen erakusleihoa: CIKAUTXO
Cikautxoren eginkizun nagusia kautxuz eta plastikoz egindako soluzio berritzaileak eskaintzea da. Eskaintza hori hiru produktu-lerroetan banatzen ditugu: automobilgintza, etxetresna elektrikoak eta material elastomeroak. Cikautxon 550 langile inguru ari dira lanean (horietako 400 kooperatibako bazkideak). Euskara-plana Berriatuko lantegira mugatzen bada ere, Cikautxok munduan zehar dituen gainerako lantegietan ere izan du eragina, izan ere, bere garaian euskara bultzatzeko landu eta ikasitakoak, munduan zehar zabaldutako plantetan ezarritako Hizkuntza Politika Orokorraren oinarri izan ziren, baita ondorengo garapenaren oinarri ere.
Kokapena (herria):
- Euskal Herria: Berriatua (egoitza nagusia)
- Aragoi: Zaragoza (produkzioa)
- Txekia: Jablonec Nad Nissou (produkzioa)
- Eslovakia: Nove Zamkv (produkzioa)
- Errumania: Campia Turzii (produkzioa)
- Estatu Batuak: Michigan (bulego teknikoa)
- Mexiko: Ciudad de Leon (produkzioa)
- India: Pune (produkzioa + ingeniaritza)
- Txina: Kunshan (produkzioa + ingeniaritza)
Euskara planaren indarguneak:
- Cikautxo eskualde oso euskaldunean dago kokatuta, eta kooperatiba horren isla da. Cikautxoko langileen % 90 pasa elebiduna da, eta horrek lanak erraztu egiten ditu. Gainera, euskara, jendeak baloratzen eta eskatzen duen gai bat da, gogobetetze inkestan azaltzen den bezala.
- Bere sorreratik euskararekiko atxikimendua izan du Cikautxo, esate baterako, izenean bertan euskarazko grafia aukeratu zuen, CooperativaIndustrialdelKAUTXO.
- Euskara-gaitasuna handia izateaz gain, erabilera ere handia da. Horrek langile berriak ere euskaraz normaltasunez egitera eramaten ditu.
- Euskara 2017-2020 plan estrategikoan txertatuta dago.
- Cikautxon funtzionamendua 11 prozesuetan dago banatuta eta hizkuntza politika Pertsonen Garapenerako prozesuaren azpiprozesu ba da. Gainera, irizpide guztiak 5 prozeduretan jasota ditugu.
- Lanpostu guztiek euskararen eskakizun-maila ezarrita dute, eta jasota dago lanpostu guztien deskribapenean. Gero giza baliabideen sailak kudeatzen dituen sistemetan jasotzen da.
- Komunikazio guztiak euskaraz egiten dira.
Lorpen nagusiak:
- 2002an euskara-planarekin hasi ginen
- 2012an euskara-plana birdiseinatu genuen
- 2013an Hizkuntza Politika orokorra onartu genuen
- 2014an euskararen inguruko lehen prozedurak indarrean jarri genituen
- 2014an urrezko Bikain lortu genuen
- 2015ean EUSLAN hitzarmena sinatu genuen
- 2016an plan estrategikoan euskara txertatu genuen
- 2017an urrezko Bikain lortu genuen
- 2020an gainerako prozesuetan hizkuntzaren ikuspegia jasotzeko ahalegina
Egungo erronkak:
- Euskararen erabilera, bilera gehienetara zabaltzea.
- Kudeaketa aurreratuaren izenean, Cikautxoko 11 prozesuek hizkuntzaren alderdia jasotzea.
- Lortutako mailari eusteaz gain, ahal den neurrian maila hori haztea.
- Dokumentazioa %100ean euskaraz izatea.
- Euskarari lotuta jorratutako bidean ikasitakoak partekatze aldera, hainbat talde eta ekimenetan parte hartzen jarraitzea: Lea-Artibaiko Euskara Batzordea, Indeus proiektua, Euskaragileak…
Bizpahiru adierazle
- Cikautxoko langileen ezagutza %90etik gorakoa.
- Bileretan euskararen erabilera %60-65 tartean.
- Batzar Orokorra %100 euskaraz.
- Sistemetako dokumentazioaren euskara maila
Euskaraz |
Espainolez |
Ingelesez |
|
Kalitatea |
% 94,98 |
% 94,65 |
% 94,31 |
Prebentzioa |
% 62,50 |
% 62,50 |
% 100,00 |
Ingurumena |
% 88,24 |
% 94,12 |
% 94,12 |