Irakurriena
- 1. AMETS Power Electronics sortu dute MONDRAGONek eta Artechek potentzia-elektronika sustatzeko
- 2. BGAEentzako fiskalitate berria. Nola eragingo dio zure pentsioari?
- 3. LKS Nextek Aitor Moreno batu du taldera, adimen artifizialean eta teknologia kuantikoetan erreferentea
- 4. Joxe Azurmendi hil da, “El hombre Cooperativo” lanaren egilea
- 5. Kooperatibetako barne komunikazioa irauliz
- 6. “Kooperatibismoak enpresen arazo bertsuei, soluzio desberdinak ematen dizkie, pertsona erdigunean jartzen duelako”
Emakumeen ekintzailetasunari buruzko saioa otsailaren 3an

Saioa 30 minutuko bi hitzalditan oinarritutakoa da, honako presona hauek eskainitakoak:
Nerea Ibañez-ek (Gipuzkoako Emakume Profesional eta Enpresarien Elkartea, Euskadiko Zuzendarien eta Enpresarien Elkarteen Federakundea), honako gaiak jorratuko ditu:
- Emakumeen ekintzailetasuna Euskadin.
- Emakumeen ekintzailetasunaren izaera berezia.
- Berezko dituen ezaugarriak eta berarekin lotutako arazoak.
- Emakumeen ekintzailetasunari bultzatzeko beharra.
- EmakumeEkin elkarteak garatutako jarduera.
- Etorkizunerako urratsak.
Idoia Izagirrek; “Zoriontasunaren Jokuaren” sortzailea, emakume-sortzailetasun bizipen praktikoa adieraziko du.
“Zoriontasunaren Jokua” mahai-gaineko talde-joko bat da 52 kartatan oinarritua. Jokua jolasteko liburu bat eskaintzen da eta bertan modu errazean eta jostagarrian landutako agindu eta aholkuak ematen dira zoriontsua izateko.
Idoia Izagirre honako gai hauek landuko ditu:
- Jokuaren iturburua.
- Jokuaren izaera.
- Proiektua abian jartzeko jorratutako urratsak.
- Aurkitutako zailtasunak.
- Etorkizuneko urratsak.
Guztira, saioak ordu bete iraungo du eta Otsailaren 3an, asteazkena, 17:30etatik aurrera ospatuko da. Bilkura gunea, berriz, LKSek Arrasaten duen egoitzan izango da; Garaia Berrikuntza Guneko magalaren erdialdean dagoen eraikuntza, hain zuzen ere.
Ekintzan parte hartu nahi izanez gero, erantzun iezaguzu e-mail mezu bat honako helbidera bidaliz: aorobengoa@iseamcc.net