Irakurriena
- 1. MONDRAGONek 11.213 milioiko salmentak lortu zituen 2024an
- 2. “Kooperatibismoak enpresen arazo bertsuei, soluzio desberdinak ematen dizkie, pertsona erdigunean jartzen duelako”
- 3. Mondragon Unibertsitateak eta MONDRAGON Korporazioak gradu amaierako euskarazko proiektuak saritu dituzte
- 4. Orbeak arrakasta lortu du Eurobike 2025 azokan, Muga 10 e-bike eta 2026rako gama berrituarekin
- 5. BGAEentzako fiskalitate berria. Nola eragingo dio zure pentsioari?
- 6. LKS Nextek Aitor Moreno batu du taldera, adimen artifizialean eta teknologia kuantikoetan erreferentea
Eguraldi txarrari... Elkartasunez erantzun!

"Elkartasuna jokoan denean, eguraldiak ez du axola", hori da iragan igandean Urkulura gerturatu ziren kooperatibistek pentsatu omen zutena. Eguna gris antza esnatu zen, euritsu eta ohean geratzea Urkulura joantea baino tentagarriagoa zirudien. Hala ere, asko izan ziren Mundukidek antolatutako lasterketara gerturatutakoak, eta Mozanbikeko nekazariei elkartasuna adierazi nahi izan zietenak.
Fagor Automation Koop. Elkarteko ordezkariak.
Goizeko 10:30ean hasi zen oinezkoen ibilaldia, 6,3 kmko bidea egiteko desiatzen abiatu ziren oinezkoak. Ondoren, goizeko 11etan lasterkarien txanda izan zen.
Iazko lepotik burua
Parte-hartzeari dagokionez, iazkoaren oso antzekoa izan zen, eta guztira 28 talde aritu ziren nor baino nor. Gizonezkoen kategorian 10 talde abiatu ziren, 12 talde mistoak izan ziren eta beste sei emakumezkoen kategorian aritu zirenak. Guztiak harro, euren enpresa kooperatibetako elastikoak soinean, zapatilak ondo lotu eta ziztu bizian abiatu ziren, sei kilometro eta hiruehun metroko bidea egiteko asmoz.
Edonola ere, kirolaren sustapena baino, igandeko saioan elkartasunaren sustapena da nagusi, eta hori da, hain justu ere, Mundukideko ordezkariek baloratzen dutena. "Debagoiendarrek eta 17 kooperatibak erakutsi duten konpromiso mailarekin oso harro eta eskerturik gaude" adierazi zuten fundazioko kideek.
Sailkapena
Sailkapenari erreparatuz gero, talde mistoetan Silvia Trigueros, Mario Iglesias eta Aitor Atxa izan ziren azkarrenak, Fagor Ederlan kooperatibakoak. Emakumezkoen kategorian Ane Beraza, Leire Roldan de Arangiz eta Olatz Manuel Athlon-eko ordezkarian izan ziren irabazleak, eta gizonezkoen kategorian Fagor Elektronikako hiru 'galgo'; Beñat Arnazi, Ander Rike eta Xabier Arrizabalaga.
Denbora ofizialak
Emakumezkoen kategorian
1.- Athlon: 29'55¨
2.- Copreci: 34'45¨
3.- Alecop: 37'36¨
Gizonezkoen kategorian
1.- Fagor Elektronika: 26'42¨
2.- Copreci: 26'55¨
3.- Ecenarro: 30'36¨
Talde mistoak
1.- Fagor Ederlan: 28'17¨
2.- Fagor Elektronika: 34'04¨
3.- Ecenarro: 35'18¨