Irakurriena
- 1. Berrikuntza eta Teknologiako Bilkura egin du aurten ere MONDRAGONek
- 2. MONDRAGON Hospitality Summit: sektore soziosanitarioa hizpide
- 3. Nerea Aranguren: “Konfidantza sortu, nor garen egiaz kontatu eta gazteei egitasmo humanistak eskaini behar dizkiegu”
- 4. Aliantza estrategikoa egin du Fagor Ederlan Groupek Duoli Automotive Technology txinatarrarekin
- 5. AMETS Power Electronics sortu dute MONDRAGONek eta Artechek potentzia-elektronika sustatzeko
- 6. Coprecik bere identitate korporatiboa berritu du
'Culinary Zinema', Basque Culinary Center eta Donostia Zinemaldiak elkarrekin antolatuta
Berlingo Nazioarteko Zinema Jaialdiak eta Donostia Zinemaldiak elkarlan hitzarmena sinatu dute 'Culinary Zinema: Zinema eta Gastronomia' sailerako.
Donostia Zinemaldiko sail berriak Berlinaleko 'Culinary Cinema' sail entzutetsutik hartu du izena, C letraren ordez Z hizkia jarrita.
Hitzarmenak zinemaren eta gastronomiaren gaineko informazioa trukatzea aurreikusten du, baita hezkuntza, zientzia eta nekazaritzaren arloetan elikadurarekin lotutako hainbat jarduera garatzea ere.
Culinary Zinemaren lehen edizioa Felipe Ugarte eta Juantxo Sardonek egindako Mugaritz BSO dokumentalaren mundu mailako estreinaldiarekin inauguratuko da.
Zazpi film luzek eta film labur batek osatuko dute sail osoa.
Zinema proiekzioekin batera, afari tematikoak ere egingo dira Zinemaldian.
Programa
Filma | Jatetxea | Sukaldaria |
---|---|---|
MUGARITZ BSO | Mugaritz Andoni | Luis Aduriz |
EL BULLI: COOKING IN PROGRESS | Mirador de Ulía | Rubén Trincado |
EL CAMINO DEL VINO | La brasserie Mari Galant (Hotel de Londres) | Roberto Ruíz del restaurante El Frontón de Tolosa |
LES ÉMOTIFS ANONYMES | Iñigo Lavado | Iñigo Lavado |
JIRO DREAMS OF SUSHI | Bokado Aquarium | Mikel Santamaría |
NOMA - AT BOILING POINT | Fagollaga | Ixak Salaberria |
PERFECT SENSE | Illarra | Josean Eizmendi |