Irakurriena
- 1. AMETS Power Electronics sortu dute MONDRAGONek eta Artechek potentzia-elektronika sustatzeko
- 2. BGAEentzako fiskalitate berria. Nola eragingo dio zure pentsioari?
- 3. LKS Nextek Aitor Moreno batu du taldera, adimen artifizialean eta teknologia kuantikoetan erreferentea
- 4. Joxe Azurmendi hil da, “El hombre Cooperativo” lanaren egilea
- 5. Kooperatibetako barne komunikazioa irauliz
- 6. “Kooperatibismoak enpresen arazo bertsuei, soluzio desberdinak ematen dizkie, pertsona erdigunean jartzen duelako”
Sukaldari osasuntsua: kalabaza betea
Kalabaza elikagai aberatsa da, ur eta fibra asko baitu, kaloria ekarpen txikia eta oso egokia pisu asko duten pertsonentzat edota digestio arazoak dituztenentzat. Basque Culinary Club-ek errezeta osasuntsuaren gakoak esplikatzen ditu.

Kalabazak betacaroteno deritzona du, osagai antioxidantea, laranja koloreduna, zelulen zahartze prozesua geldiarazteko lagungarri dena, eta A bitaminaren funtzioa betetzen duena.
Barazki hau urte osoan dago eskuragarri eta duen prezioa dela eta, edozeinek erosi dezake.
Espainiako Elikadura Fundazioak dio, "kalabaza berezia dela digeritzeko oso erraza delako, batik bat ur asko duelako eta koipe eta gluzido gutxi".
Errezeta osasungarria (10 errazio)
Osagaiak:
- 10 kalabaza txiki
- 1 kg behi okel txikitua
- 2 kg tomate heldua, "pera" estiloa
- 1 kg. kipula
- 250 g parmesano gazta birrindua
- 10 albahaca hoztoak
- Oliva virgen olioa
- gatza
- Pimienta beltza
Egiteko modua:
- Kalabazak ireki zuztarrektik eta laban sartu, 180º, 40 minututan.
- Kalabazaren mamia atera koilara batek lagunduta.
- Olio piska batean kipula frijitu, txiki-txiki moztuta.
- Kipula erdi egosita dagoenean, okela gehitu eta frijitu dena baterar. Ondoren, kalabazaren mamia gaineratu eta albahaca apur bat, aurretik txikituta.
- Tomatea txikitu eta gaineratu eta egosten utzi, 20 minututan. Gatza bota eta pimienta. Eta aparte utzi.
- Kalabaza bete errelleno honekin. Gainetik mozzarella bota eta grantinatu guztiak laban.
- Azkenik, albahaca freskoarekin apaindu.
Erabiltzeko tresnak:
- Ontzi bat
- Bol
- Bandeja bat
- Zuritzailea
- Zartagiña