Irakurriena
- 1. Gipuzkoako Bazkundeak saria eman dio MLAKoop kooperatibari
- 2. Arkaitz Etxezarreta, Errekako zuzendari nagusi berria
- 3. “Gizarte hobe bat sortzea, hori da gure utopia eta, gure inperfekzio guztiekin, utopia hori lurreratzen saiatzen gara”
- 4. Espainiako Bankuko gobernadoreak MONDRAGON bisitatu du
- 5. Errekak Darwin Biomed startuparekin bat egin du, Health linea bultzatzeko helburuarekin
- 6. Ingeniaritza eta Zerbitzuen Dibisioa Advanced Factories-en egongo da
- 7. Arizmendi ikastola, 20 urte
- 8. Parte-hartze handia LagunAro BGAEren 2024ko ohiko batzarrean
- 9. LKS Next Estatuko lehen 100 teknologikoen artean, 2023ko fakturazioaren arabera
- 10. Kooperatiben Korrikako argazki galeria ikusgai
Changemaker Lab ekimenaren lehenengo edizioko sariak banatu dira
Mondragon Unibertsitateak martxan jarri duen Changemaker Lab izeneko programa hau, unibertsitateko zenbait fakultatetako ikasleen artean, diziplinarteko taldeen bidez, ekintzailetza sustatzera zuzendu da. Programak lau hileko iraupena izan du eta 18 ikaslek parte hartu dute. Change maker-ak izango dira, aldaketaren bultzatzaileak, alegia. Programaren helburua, enpresen sorrera sustatzea da.
Ekimena MTA (Mondragon Team Academy, Mondragon Unibertsitateko nazioarteko ekintzailetza-sarea) metodologian dago oinarrituta. Prestakuntza-prozesu berritzailea proposatzen du, horren ardatzak honako hauek izanik: ikasleak beraiek (change maker-ak), mentore edo entrenatzaileak (ez irakasleak), diziplinarteko esparruak (ez ikasgelak) eta benetako erronkak (ez ikasgaiak). Programa KIMU BERRIk bultzatuta dago eta GAZTENPRESAk babestuta.
Aurkeztu diren 3 proiektuak ondokoak izan dira:
- GURE botila sostengagarria. Proiektu hau Borja Sarria, Ane Bernaola, Asier Portillo, Ander Cristóbal eta Joaquin Cornejok egin dute.
- ZERO hortzetako zepilo sostengagarria. Proiektu hau Mireia Arrietaleanizbeaskoa, Maider Fernández, Aritz Ó hAonghusa, Ekain Nogueira, Euken Sagardia eta Jon Vitalek egin dute.
- MAAT sormena eta komunikazioaren bitartez, heziketa sexuala, adimen emozionala eta pentsamendu kritikoa lantzen dituen jolasa. Proiektu hau Marina Gonzalez, Aitziber Jimenez, Ane Nafarrate, Lide Rubio, Iraia Simancas, Jone Triviño eta Mario Garciak egin dute.
Eta saridunak:
- Lehenengo saria (1000 euro): MAAT
- Bigarren saria (600 euro): GURE
Change Makers Lab
Ekimenak bi ezaugarri nagusi ditu: diziplinartekotasuna, parte-hartzaileak zenbait jakintza-arlotakoak baitira, eta kokapen-aniztasuna, Mondragon Unibertsitateko fakultateak konektatzeko aukera emango duena.