MONDRAGONek partaidetza estrategikoa sendotu du South Summit Madrid 2025 programan

"In motion" lelopean egin da Europa hegoalderako nazioarteko erreferentziazko ekitaldiaren 14. edizioa, ekintzailetza eta berrikuntza irekia bultzatzeko plataforma.
Card image cap
2025/06/16

South Summitek badu zerbait berezia egiten duena. Lortzen zaila den oreka lortu du, 7.500 ekintzaile eta startup baino gehiago, 130 herrialde ezberdinetako 2.100 inbertitzaile eta korporatibo eta lehen mailako ETEez osatutako 20.000 bisitari inguru konektatuz. Era berean, 22 herrialdetako Startup Competitioneko 100 finalistak ere gonbidatu dituzte.

Hori guztia foku zehatz baten inguruan: negozio aukerak sortzea bilatzea. Hiru eguneko topaketa, hitzaldiz, mundu mailako adituekin egindako gaikako panelez, produktuen erakusketa eremuez, prestakuntza tailerrez eta inbertitzaileen, startupen, korporatiboen eta erakundeen arteko one-to-one bilerez betea.

1000021988.jpg

MONDRAGON bertan, Innovation eta Fostering Partners gisa
MONDRAGONek, MONDRAGON Venturesen bitartez, Innovation Partner gisa presentzia eta posizionamendua mantendu du, Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza fakultatearekin eta Fostering Partner gisa jarduten duen MTArekin –Mondragon Team Academy- lankidetzan.

Joseba Sagastigordia: "Gure helburua da gure marka berrikuntzako lider gisa ikustea, ekosistema ekintzailean garrantzitsua baita"

MONDRAGONek, beraz, babesle gisa duen rolari eutsi dio, aztertutako 400 startup arteko startup finalistak hautatzeko epaimahaiko kide baita, eta ekitaldiko dinamiketan partner aktiboa izaten jarraitu du. "Gure helburua da gure marka berrikuntzako lider gisa ikustea, ekosistema ekintzailean garrantzitsua baita. Horrelako ekitaldi batek gorabidean dauden teknologietara eta negozio eredu berritzaileetara sarbidea izatea errazten digu, bai eta enpresa aitzindariekin aliantza estrategikoak sortzea ere, negozio aukera berriak identifikatzeko. Talentua eta burmuin ekintzaileak identifikatzeko ere gune egokia da, eta enpresa liderrekin, inbertitzaileekin eta ekosistema ekintzaileko beste eragile batzuekin ere konekta daiteke", nabarmendu du Joseba Sagastigordia Ugalde MONDRAGON Ventureseko zuzendariak.

Sagastigordiak The Global Investment Landscape: Trends shaping the future mahai- inguruan parte hartu du, non sortzen ari diren negozio aukeretan inbertsio pribatuko esperientziak partekatu dituen.

Joseba Sagastigordia mahai-ingurua.jpeg

Bestalde, Mondragon Unibertsitateak 50 ekintzaile baino gehiago izan ditu Mondragon Team Academy komunitateko taldean. Leinn Graduko graduatuek Madrilgo La Nave espazioaren ekosistemako eragileekin konektatzeko aukera izan dute.

Aitor Lizartza Martinek, Mondragon Team Academy ekintzailetza unitateko zuzendariak, The Nomad Economy: Work, Connection & Impact izeneko panelean parte hartu zuen, leinnerren esperientziak partekatzeko helburuarekin, batez ere Leinn Graduan garatzen diren learning journey-en bidez. "Aurkezpenez eta panelez gain, startupen standetan dauden graduatu batzuekin ikusi eta hitz egin ahal izan dugu, hainbat korporazio eta erakunderekin batera, eta aukera bikaina izan da ikaskuntzak partekatzeko eta leinerrek beren ibilbide profesionalak nola garatzen dituzten ikusteko", nabarmendu du Lizartzak.

Aitor Lizartza mahai-ingurua.jpeg

Gainera, PITCH Session by UP! Euskadi – Basque Startup Ecosystemean egindako bederatzi aurkezpenetatik hiru MAIRUko Lola Uriartek, YORSIOko Sara Rekaldek eta ZERU Droneseko Ander Maiztegik egin dituzte. Eta, azkenik, TRAK izan da HEALTH kategoriako finalista.

Administrazio eta enpresa irakaskuntza