Irakurriena
- 1. Elkartasuna nagusi Mundukideren lasterketan
- 2. Jokin Umerez izendatu dute Eneako zuzendari nagusi
- 3. Bazen behin Behobia Donostian
- 4. Pello Rodriguezek "enpresa egiteko beste modu bat" aldarrikatu du BANG à BIG 2026 ekitaldian
- 5. "Elektrifikazioak, kostuen gaineko presioak eta jasangarritasunak berrasmatzera behartzen gaituzte"
- 6. Eskuratu TERNUA produktu sorta
Leartibai Sarietan zortzi kategoria sarituko dituzte aurten
Guztira, zortzi kategoriatan banatuko dituzte sariak. Irabazleek, sari ekonomikoaz eta garaikurraz gain, aholkularitza jasotzeko aukera izango dute, beren negozio-ideiak garatu eta bultzatzeko. Gainera, Lea-Artibai Berrikuntza Guneko Enpresa Haztegian kokatzeko lehentasuna eta Leartibai Fundazioaren programetan parte hartzeko erraztasunak izango dituzte.
Zortzi sari-kategoriak
- Negozio-ideia berritzailea: 1.500 euro eta garaikurra.
- Ostalaritza, turismo edo zerbitzu enpresa: 1.500 euro eta garaikurra.
- Merkataritza-establezimendua: 1.500 euro eta garaikurra.
- Kooperatiba-eredua: 1.500 euro eta garaikurra.
- Emakume ekintzailea: 1.500 euro eta garaikurra.
- Ekintzaile gazteek sortutako enpresa: bost sari, bakoitza 1.500 eurokoa eta garaikurrarekin.
- Lanbide Heziketako eta Batxilergoko ikasleen negozio-ideia: lau sari, bakoitza 500 eurokoa eta garaikurrarekin.
- Ekonomia urdineko negozioa: 1.500 euro eta garaikurra.
Emakume ekintzailearen saria izango da beste kategoriekin bateratu ahal izango den bakarra.

Proiektuak aurkezteko epea
Proiektu gehienak aurkezteko azken eguna urriaren 30a, barikua, izango da. Lanbide Heziketako eta Batxilergoko ikasleen negozio-ideiek, berriz, azaroaren 6ra arteko epea izango dute. Sari-banaketa azaroaren 19an egingo dute.
Herritarrek ere parte hartu ahal izango dute
Azaroaren 2tik 13ra, lehiaketara aurkeztutako negozio-ideiak Leartibai Fundazioaren Instagram kontuan erakutsiko dituzte, ikasleen kategorian aurkeztutakoak izan ezik.
Bozka gehien jasotzen duen ideiak bertako produktuekin osatutako Hamen Bertokoa otzara bat irabaziko du. Gainera, bozketan parte hartzen dutenen artean beste otzara bat zozketatuko dute.
Inskripzio orria eta lehiaketaren oinarriak: https://leartibaifundazioa.eus/leartibai-sariak-2026-oinarriak/