Irakurriena
- 1. Berrikuntza eta Teknologiako Bilkura egin du aurten ere MONDRAGONek
- 2. MONDRAGON Hospitality Summit: sektore soziosanitarioa hizpide
- 3. Nerea Aranguren: “Konfidantza sortu, nor garen egiaz kontatu eta gazteei egitasmo humanistak eskaini behar dizkiegu”
- 4. Aliantza estrategikoa egin du Fagor Ederlan Groupek Duoli Automotive Technology txinatarrarekin
- 5. AMETS Power Electronics sortu dute MONDRAGONek eta Artechek potentzia-elektronika sustatzeko
- 6. Coprecik bere identitate korporatiboa berritu du
Arantzazulab abian da
Arantzazuko tradizio humanista eta balioetatik eraikia, euskal gizarteari baliozko ekarpena egiten jarraitzeko erantzukizunetik abiatzen da Arantzazulab. Arantzazuko Gandiaga Topagunean kokatua, gure azken helburua da gizarte justuagoa, kohesionatuagoa, lehiakorragoa eta gizatiarragoa lortzeko Arantzazu erreferentziazko berrikuntza nodo eta herritarren topagune bihurtzea.
Arantzazulab-ek lankidetza topagune eta sareak sustatuko ditu, askotariko pertsona, entitate, erakunde, eragile eta kolektiboekin.
Zer da bereizten gaituena? Arantzazuren arrastoa eta gure nortasun propioa duen gizarte berrikuntzako laborategia izan nahi dugu. Garapen komunitarioaren aldeko apustua egingo duena, komunitatea ahalduntzeko tresnak ikertzeko, esploratzeko eta esperimentatzeko elkargunea; etorkizuneko gizartegintza sustatuko duena, “elkarri entzun eta elkarrekin ikasteko” topagunea, aliantza publiko-pribatu-sozialen gobernantzan sakontzeko lan egingo duena, lankidetzazko gobernantzan.
Orain, lehen bezala, erronka globalek erantzun kolektiboak izango dituzte.
Gobernantza eredua
Arantzazulab gobernantza kolaboratiboaren ereduan oinarrituriko egitasmoa da, askotariko pertsona, eragile eta entitateen arteko lankidetzaren fruitua. Zuzendaritza Batzordeak gidatuta, eta Aholku Batzordearen laguntzarekin, ekingo dio bide-orri estrategikoari, espazio eta proposamen publiko-pribatu-sozial berritzailea garatzeko. Hain justu ere, Zuzendaritza Batzorde horretako kide da MONDRAGON Korporazioa, Arantzazuko Frantzizkotarren Probintzia, Gipuzkoako Foru Aldundia, Kutxa Fundazioa eta Oñatiko Udalarekin batera.
Aholku batzordean Mondragon Unibertsitatea
Era berean, Deustuko Unibertsitatearekin eta Euskal Herriko Unibertsitatearekin batera, Arantzazulaben Aholku batzordean Mondragon Unibertsitatea ere izango da. Lankidetza sare erraldoi honen helburua eraldaketa da. Hain justu ere, eraldaketa handienak elkarlanean bultzatutakoak dira. Etorkizuneko erronkei eta gizartearen beharrizanei modu kolektiboan erantzungo die laboratorioak. Entzute aktiboa, hausnarketa, elkarlana, elkar-ikaskuntza, sormena, ezagutza eta hezkuntza partekatua izango dira gizarte berrikuntzan jauzia arrakastaz egiteko giltzarriak. Arantzazulab-ek lankidetza topagune eta sareak sustatuko ditu, askotariko pertsona, entitate, erakunde, eragile eta kolektiboekin.