Andoni Eizagirre eta Asier Baztan Lankiko ikertzaileek haien azken bi lanak aurkeztu dituzte

Gipuzkoako Foru Aldundiaren "Etorkizuna Orain" programaren barnean landutako "Gizarte joerei buruzko iritziak Gipuzkoan" eta "Euskal gizartea mundu globalizatuan" liburuak aurkeztu dituzte Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko bi ikertzaileek.
Card image cap
2025/06/30

Andoni Eizagirre eta Asier Baztan Mondragon Unibertsitateko ikertzaileek azken bi lanak aurkeztu dituzte, Donostiako Tabakaleran egindako ekitaldian: Gizarte joerei buruzko iritziak Gipuzkoan eta Euskal gizartea mundu globalizatuan liburuak. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Etorkizuna Orain ekimenaren barnean egindako bi ikerketa lan horiek gizartea dute ardatz. 

Gizarte joerei buruzko iritziak Gipuzkoan
Eizagirreren zuzendaritzapean egindako lanak gipuzkoarren kezkak, balioak eta itxaropenak aztertu ditu. Izan ere, lanaren aztergai nagusiak erakundeekiko eta pertsonekiko konfiantza, ekonomia, ingurumena eta aldaketa klimatikoa, immigrazioaren eta multikulturalismoaren eragina, hezkuntzaren lehentasunak eta lan eremuan automatizazioaren eta adimen artifizialaren balizko kezkak izan dira.

Euskal gizartea mundu globalizatuan
Eizagirrek eta Baztanek egindako lanean, berriz, Euskal Autonomia Erkidegoko gizarteak egoera politiko eta ekonomikoaren inguruan iritzia ematen du, gizarteko hainbat arlotan nagusitzen diren balio eta lehentasunetan sakonduz. Lan honek aukera eskaintzen du aldaketa etengabean dagoen mundu globalizatu batean Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleen iritziak, kezkak eta jarrerak aztertzeko.

Irakaskuntza unibertsitate zentroa

Humanitate eta heziketa zientzien fakultatea