Irakurriena
- 1. Cocoon bioteknologikoak lantoki berria inauguratu du proteina birkonbinatuak ekoizteko
- 2. Izan zirelako gara, eta garelako izango dira
- 3. Abian da 2024-2025 ikasturtea Mondragon Unibertsitatean
- 4. Lortek zentro teknologikoko zuzendaritzatik Eusko Jaurlaritzara
- 5. Pedro Sanchezek MONDRAGONen Kunshan Parkea bisitatu du, Txinan
- 6. MONDRAGONeko kooperatibak protagonista, gizartearen erronkei erantzunak ematen
- 7. Pello Rodriguezen gidaritzapean lehenengo bilera egin du Kontseilu Orokorrak
- 8. Mundukideko kooperanteen Topaketa Arantzazun
- 9. Gerodanek MONDRAGONen egoitza nagusiko ekipamendu proiektu berria garatu du
- 10. "Jaguar Land Roverrek funtsezko laguntzaile teknologikotzat hartzen gaitu"
ALMEN guneko batxilergoko espazio irekia ofizialki inauguratu du gaur Arizmendi Ikastolak
Gipuzkoako diputatu nagusi Markel Olano, Aretxabaleta eta Eskoriatzako alkate Unai Elkoro eta Joxerra Zubizarreta, Ordiziako ikastolako zuzendaritzako kideak, Zarauzko Oteiza ikastolako ordezkariak, Urretxu-Zumarragako ikastolakoak, Lana Kooperatibako kideak, Fagor Taldeko Eraldaketa Sozialeko arduradun Aritz Otxandiano, Mondragon Unibertsitateko HUHEZIko fakultateko dekano Bego Pedrosa, LKSko arkitektoak, Gizabideko Miren Erdozia, NONDIK arkitektura estudioko Ahinitze Errasti eta Alex Gonzalez... eta beste zenbait ordezkarik ez dute ALMEN guneko Batxilergoko proiektu eraldatzailearen espazio berria bertatik bertara ezagutzeko aukerarik galdu nahi izan eta gaur goizean bisitari izan dira Arizmendi Ikastolaren Eskoriatzako gunean. ALMENeko zuzendari Unai Busturia, Arizmendi Ikastolako presidente Aitziber Garmendia eta Arizmendiko zuzendari nagusi Iñaki Etxezarretak egin dituzte cicerone lanak.
Gune berriaren espazio irekietako bat.
2009an abiatu zuen Arizmendi Ikastolak Konfiantzaren Pedagogia eta erabateko aldaketa planteatu zion bere buruari helburuetan, metodologian eta arkitekturan
Konfiantzaren pedagogia
2009an abiatu zuen Arizmendi Ikastolak Konfiantzaren Pedagogia eta erabateko aldaketa planteatu zion bere buruari helburuetan, metodologian eta arkitekturan. Hala, gaurko espazio berriaren inaugurazioa erronka horren ondorioa da. Espazioak eta altzariak propio diseinatu dira Batxilergoko gazteek beren burua gestionatu dezaten, proiektu kooperatiboak abiatu eta kudeatu ditzaten, ikaskuntza indibiduala, talde txikikoa eta talde handikoa egin ahal izan dezaten, ikasle taldeen arteko partekatze eta lankidetza burutu dezaten, irakasleak eta ikasleak elkar ikusiz eta begiratuz jardun dezaten, solairu osoa denen argitan egon dadin, espazioak erabilera anitza izan dezan eta giroa naturala eta konfiantzazkoa izan dadin. Lau ezaugarri dira, diseinuan esku hartze zuzena izan duten Ahinitze Errasti eta Alex Gonzalez arkitektoek diotenez, Batxilergoko giroak izan behar dituenak: "Arkitektura esperientziala, barne zirkulaziorako sortua, ingurune anitzak eta eraikinaren bizitza".
Berritzaileak arrakasta dauka
Batzuek zein besteek proiektu eta espazio berriaren inguruan iritzi positiboak eskaini dituzte. Besteak beste, Arizmendi Ikastolako presidente Aitziber Arregik adierazi du, "azken urteotako berrikuntza handienaren aurrean dagoela hezkuntza arloa eta Arizmendi aldaketa hori burutzen ari dela". Joserra Zubizarreta, Eskoriatzako alkatearen esanetan, "kooperatibekin lotura estua izan du betidanik ALMENek, eta zentzu askotan aitzindaria izan da. Kasu honetan ere, berrikuntzaren arloan, inork baino lehenago eman du pausua", esan du Zubizarretak. Markel Olanok adierazi du, "pertsona dela fokoa eta oinarria eta pertsonak izango direla etorkizuneko gizarte eta enpresaren zuzendaritzaren protagonista nagusiak". Hala, etorkizuna eraikiz egitasmoaren baitan Gipuzkoa Lab lerroak proiektu berria babestuko duela esan du Olanok.
Gaurko bisitaren argazki bilduma