Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
Venezuelako lurrikarak pairatu dituztenei laguntzeko kanpaina abiarazi du Eroskik
Eroskik larrialdiko elkartasun kanpaina bat aktibatu du, Venezuelan izan diren lurrikara suntsitzaileak jotakoei laguntzeko. Nahi duenak borondatezko dohaintza bat egin dezake, nahi duen kopuruan, Eroskiren saltokietako edozein ordainlekutatik igarotzean.
Erregistratutako bi lurrikara indartsuak herrialdearen iparraldean izan dira, eta hondatu egin dituzte etxeak, funtsezko azpiegiturak eta oinarrizko zerbitzuak; hala, guztiz zaugarri gelditu dira milaka lagun. Oraintxe bertan, erasandako jendea bilatzea eta erreskatatzea da lehentasuna, eta, horrekin batera, ostatua, osasun arreta, ura, oinarrizko artikuluak eta laguntza psikosoziala ematea.
Aurreko elkartasun kanpainetan bezala, kontsumitzaileei esker dendetan bildutakoaz gainera, Eroskik ekarpen gehigarri bat egingo du. Dohaintzen guztizkoa Gurutze Gorriak bideratuko du, zeina dagoeneko Venezuelako Gurutze Gorriarekin ari baita lanean erasandako jendearen behar premiatsuenei erantzuteko.
Dohaintzen guztizkoa Gurutze Gorriak bideratuko du, zeina dagoeneko Venezuelako Gurutze Gorriarekin ari baita lanean erasandako jendearen behar premiatsuenei erantzuteko.