Urrezko Bikain ziurtagiria lortu dute Fagor Taldeak eta Lea Artibai Ikastetxeak

Asteartean, abenduaren 18an, egin zen ziurtagirien banaketa Gasteizen. Hamargarren edizio honetan, jarduera ekonomiko desberdinetako 20 entitate publiko eta pribatuk jaso dute ziurtagiria; euskara sustatzeko bidea landu duten entitateak.
Card image cap
2018/12/20

“Bikain 10, zurekin hamaika!” lelopean, BIKAIN ziurtagirien banaketa ekitaldien hamargarren edizioa ospatu zen abenduaren 18an Gasteizko Europa Jauregian. 

Aurten 20 enpresa eta entitatek jaso dute Bikain ziurtagiria. Horietatik hamaikak goi-mailako urrezko BIKAIN egiaztatu dute, zazpik tartekoa den zilarrezkoa eta bik oinarrizkoa. Lurralde banaketari dagokionez, berriz, sei Bizkaikoak dira, hamahiru Gipuzkoakoak eta bat Arabakoa.

Ziurtagiria jaso dutenen artean, ohi bezala, orotariko entitate publiko eta pribatuak daude: industrial nahiz tekonologikoak, zerbitzuetakoak, asistentzialak, garraioetakoak, hezkuntzakoak, aholkularitza alorrekoak edota administraziokoak. Horiek guztiek egiaztatu dute garapen maila bat edo beste euskararen erabilera, presentzia eta kudeaketan.

Ziurtagiria jaso dutenen artean, izan dira MONDRAGON taldeko ordezkariak ere. Fagor S.Coop taldeak eta Lea Artibai ikastetxeak urrezko Bikain ziurtagiria jaso dute.

Bikain ziurtagiria 2018

 

Bikain ziurtagiria 2018

Bikain 10, zurekin hamaika

Hamar urteotan euskararen erabilera areagotu nahi izan duten erakunde publiko eta pribatuei ekarpen kualifikatuak egin dizkie BIKAIN ziurtagiriak, baita euskararen normalizazioan egindako lana aitortu ere. BIKAIN Euskararen Kalitate Ziurtagiria Eusko Jaurlaritzak 2008tik ematen duen ziurtagiri ofiziala, publikoa eta doakoa da. Esparru sozioekonomikoan euskararen presentziaren, erabileraren eta hizkuntza-kudeaketaren normalizazio-maila egiaztatu eta aitortzen duena.

Irakaskuntza teknikoa