Irakurriena
- 1. Berrikuntza eta Teknologiako Bilkura egin du aurten ere MONDRAGONek
- 2. MONDRAGON Hospitality Summit: sektore soziosanitarioa hizpide
- 3. Nerea Aranguren: “Konfidantza sortu, nor garen egiaz kontatu eta gazteei egitasmo humanistak eskaini behar dizkiegu”
- 4. Aliantza estrategikoa egin du Fagor Ederlan Groupek Duoli Automotive Technology txinatarrarekin
- 5. AMETS Power Electronics sortu dute MONDRAGONek eta Artechek potentzia-elektronika sustatzeko
- 6. Coprecik bere identitate korporatiboa berritu du
ULMAko Osasun Zerbitzuak hitzaldi irekiak antolatu ditu

ULMAko Osasun Zerbitzuak, ULMA Fundazioarekin lankidetzan, osasuntsu bizi gaitezen hitzaldi sorta antolatu du azaroan zehar.
Hitzaldiak ostegunetan izango dira, 17:30ean, ULMA Taldeko auditorioan. Sarrera librea da, ULMAkoentzat zein ULMAkoak ez direnentzat, aretoa bete arte. Hitzaldi bakoitzak 60 eta 90 minutu artean iraungo du.
Hauxe da egitaraua:
- Azaroak 16: Osasuna eta giza mugimendua.
Eratu fisioterapia zentroko Nacho Bolivarrek eskainiko du. Osasun era mugimendu arloan aditua da, eta, bizitza osasuntsuagoa izateko gomendioak emango ditu, dieta eta ariketa fisikoa konbinatuz. Arropa eroso ekartzea eskatzen da, praktika txiki batzuk ere izango dira eta.
- Azaroak 23: DAVID Spine Concept
ATHLONen eskutik, bizkarreko klinikez hitz egingo da eta “DAVID Spine” kontzeptua nola aplikatzen den azalduko dute, bizkar eta zerbikaletako mina saihesteko.
- Azaroak 30: K-Stretch
Danilo Barzio, K-Stretch metodoaren eta K-Stretch hamakaren sortzailea, eta Miren Lizarraldek eskainiko dute hitzaldia. Bizkarra zuzentzeko sistema berritzaile honen nondik norakoak azaltzea izango da helburua.
Edozein zalantza izanez gero, jarri zaitez harremanetan Mediku Zerbitzukoekin edo deitu 943 250 300 telefonora.