Irakurriena
- 1. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 2. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 3. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 4. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 5. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 6. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
- 7. Cocoon bioteknologikoak lantoki berria inauguratu du proteina birkonbinatuak ekoizteko
- 8. Izan zirelako gara, eta garelako izango dira
- 9. Abian da 2024-2025 ikasturtea Mondragon Unibertsitatean
- 10. Lortek zentro teknologikoko zuzendaritzatik Eusko Jaurlaritzara
Uhinaldia, euskarak lan mundua konkistatu dezan!
Jon Sarasuaren hausnarketa MONDRAGONen Euskara Foroan.
Zer da uhinaldia?
Hirurogei urte inguru daramagu euskara funtzio guztietara hedatzeko lanean. Balorazioa arrakastatsua da partzialki; aitortu behar da egindakoa. Errealitatearen beste txanpona da asko falta dela oraindik.
Zantzuak daude esateko abagune delikatuan gaudela; impasse egoeran. Hezkuntzan inbertsio eskerga egin dugu, bereziki azken hamarkadetan, eta euskaldundutako belaunaldi horiek aurkitzen dute lan eremua masiboki erdalduna. Gizarte bezala, galde dezakegu inbertsio okerra izan zen edo aurrera egin behar dugun. D ereduan ikasitako euskaldun batek, familian eta inguruan euskaraz hitz egiten ez badu, eta lanean ere ez, euskara geratzen ari zaio “eskolan ikasarazi zidaten hizkuntza hura bezala”.
Gogoeta eta adostasun soziopolitiko zabala behar dugu, eskala handiko operazioa: Uhinaldia. Uhinetik zerbait duena, baita tsunamitik ere eta aldi luzea eskatzen duena (hamar-hogei urte). Gure aiton-amonek sortu zituzten euskara batua, ikastolak….; gure gurasoek euskal hedabideak, administrazioa, euskara aholkularitzak…; orain lan mundua konkistatzea dagokigu, horretara dator Uhinaldia.
Pandemiak guztia zailduko du, baina hasi behar dugu sukaldatzen.
Eta kooperatibek zer?
Kooperatibek azken 20-25 urteetan egindako bidea pozik egoteko moduko da. MONDRAGONek ekarpen handia egin du lan eremuan euskara planekin. Kooperatibek markatzen dute euskararentzat funtsezkoa izan litekeen prozesu batean abanguardia sinesgarri bat. Kooperatibako euskara planean ari dena, ibilbide luzeko pieza interesgarri bat jartzen ari da.
MONDRAGONek jaso dezake nolabaiteko interpelazioa: kanpora begira ere proaktiboagoak izatea. Urte hauetan guztietan egin duenarekin eragiletza puntu bat asumitu lezake alderdiei begira, gizarteari begira, beste enpresei begira… Asko aberastuko luke MONDRAGON proaktiboago batek uhinaldia bultzatzen, denon indarra beharko dugu-eta horrelako ekimen batean. MONDRAGONek bere alea jarri beharko luke esplizituki, eta enpresak deituta gaude aktibo egoten.