Irakurriena
- 1. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 2. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
- 3. Silizio Karburoaren alorreko soluzioekin, erdieroaleen merkatuko eskaintza indartu du Fagor Electronicak
- 4. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 5. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 6. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
Dani Larrea, Emun kooperatibako sortzailea eta euskaltzalea hil da
Dani Larrea Mendizabal igandean hil zen, abuztuaren 24an, 65 urte zituela, gaixoaldi baten ondoren. Antzuolarra jaiotzez Arrasaten urte askoan bizi izan da. 1997an eratutako Emun kooperatiba elkartearen sortzaileetako bat izan zen. MONDRAGONeko kooperatibetan aski ezaguna, euskal planen ezarpenean aitzindari.
Lan mundua euskalduntzeko helburuarekin sortu zuten Emun kooperatiba 1997an, inguruko enpresetan, bereziki MONDRAGONeko kooperatibetan euskararen erabilera eta presentzia normalizatzeko; eta lehenengo euskara planak Fagorren jarri zituen martxan 1998an. Euskara planen ezarpenean tinko aritu da Dani Larrea Emun kooperatibaren zuzendaritzan. Hain justu ere 18 urtez izan zen zuzendari, 2015era arte. Iaz hartu zuen erretiroa Dani Larreak. Atzo, astelehena, egin zioten azken agurra senide eta lagunek. Gugan bego, Dani Larrea.