Irakurriena
- 1. Laboral Kutxa, Estatuko bost banku onenen artean
- 2. Maria Jose Rodriguezek Lagun Aro Aseguruen zuzendaritza nagusiaren ardura hartu du
- 3. LagunAroren Batzar Nagusia: 2025 ekitaldi bikaina; 2026 zalantzati hasi da testuinguru ekonomikoan
- 4. 24. Korrika MONDRAGONen
- 5. Bost hamarkada hezkuntzaren abangoardian
- 6. Enpresen lehiakortasun globalean Txinak duen eragina, MONDRAGONen Pertsonen Kudeaketarako XVI. Foroaren ardatza
Prebentzioaren erronkak
Laneko arriskuen prebentzioa (LAP) eraldaketa garaian dago. Lan arriskuen prebentzioaren artearen egoerak eredu digitalagoetara, gizatiarragoetara eta egokitzaileagoetara egindako trantsizioa islatzen du. Digitalizazioa, adimen artifiziala, belaunaldien arteko desberdintasunekiko arreta eta barne zerbitzuen aldeko apustua sektorea birdefinitzen dabiltzan joerak dira.
Hala ere, erronka garrantzitsuak daude oraindik ere: langile espezializatuen eskasia, arauen zurruntasuna eta segurtasunaren, osasunaren eta ongizatearen pertzepzio kulturala hobetzeko beharra, hain zuzen ere. Erronka horiek gainditzeak ikuspegi estrategikoa, eragileen arteko lankidetza eta berrikuntzaren aldeko apustu irmoa eskatuko ditu.
Horregatik, panorama konplexua baina aukerez betea marrazten da Osartenen hausnarketa estrategikoan parte hartzea onartu duten enpresa garrantzitsuetako adituen arabera: digitalizazioa ardatz estrategiko gisa; antolamendu ereduak; giza ikuspegia eta belaunaldien egokitzapena; eta adimen artifiziala eta prebentzioa: aukerak eta mugak.
TU Lankide aldizkariaren azken alean aukerez betetako panorama konplexu horretan jarri da arreta.
Monografikoan sartzeko, klikatu hurrengo estekan: https://www.tulankide.com/eu/bereziak/prebentzioaren-erronkak_634
