Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
Euskararekin duen konpromisoa berretsi du Kidek plan estrategiko berriarekin
Kide sortu zeneko 50. urteurrena ari da ospatzen 2025ean, eta bere euskara planak 20 urtetik gorako ibilbidea egin du dagoeneko. Gaur egun Berriatuako kooperatiban euskararen ahozko erabilera orokorra %66koa da (kontuan izanda erakunde barruan eta kanpokoekin egindako elkarrizketa guztiak), eta %80koa da euskaldunen arteko erabilera.
Euskara planaren misio berrian hau jaso dute: “Barrura begira Kide osatzen dugun langileok eta etorriko diren berriak lana euskaraz egitea naturaltasunez eta iraunkortasunez; eta eraldaketa modu proaktiboan eragitea bai Kide barruan eta baita euskal gizartean ere, horretan erreferente izanez”. Horrekin, aitzindari izateko gogoa eta ilusioa transmititu nahi dute Kideko organoek eta langileek. Bide hori lankidetzan eta kooperazioan egiteko prest daude, bai eskualdean eta baita euskal gizarteko gainerako eragileekin ere. Erronka exijentea dela jakinda, egungo langileei eta etorriko direnei baliabideak eskainiko dizkie Kidek, horiek laneko funtzioak euskaraz bete ditzaten lan tresnak erabiltzerakoan, bileretan, ahozkoan eta idatzizkoan.
Erronka exijentea dela jakinda, egungo langileei eta etorriko direnei baliabideak eskainiko dizkie Kidek, horiek laneko funtzioak euskaraz bete ditzaten lan tresnak erabiltzerakoan, bileretan, ahozkoan eta idatzizkoan

Euskara Batzordearen marka berria, e berezia duelarik.
Erronka horretara iristerainoko bidean garrantzitsua izan da azken hiru-lau urteotan kooperatibak egin duen eraldaketa prozesua: Txinako eta Zestoako plantetako produkzioak Berriatuko lantegian zentralizatu ditu. Horrela, Lea-Artibai eskualdeko ekonomiaren garapenean ekarpena egin du, bertan lanpostuak sortzearen aldeko apustuaren bidez. Hazte eta eraldatze prozesu horri jarraipena emateko hausnarketa estrategikoa bideratu du Kidek. Euskara arloan ere azala eta mamia, biak, berritu ditu, eta marka berriarekin egingo du aurrerantzean ibilbidea Kideko Euskara Batzordeak.