Teresa del Vallek Eusko Ikaskuntza-LABORAL Kutxa saria jaso du

Uztailaren 17an egin zen sari banaketa ekitaldia, Donostiako udaletxean. Teresa del Vallek, “emozioak nagusituta” hartu zuen saria eta bere ibilbidearen errepasoa egin ondoren, genero indarkeriaren kontrako hitzak izan zituen.
Card image cap
Iñaki Dorronsoro, Eusko Ikaskuntzako lehendakariak eta Txomin García, LABORAL Kutxako lehendakariak eman diote saria Teresa del Valleri.
2018/07/24

Donostiako udaletxean egin zen ekitaldia eta ordezkaritza instituzional gorenak hartu zuen parte, Eneko Goya alkatea eta, baita Eusko Ikaskuntza eta LABORAL Kutxako Iñaki Dorronsoro eta Txomin García lehendakariek.

1995etik, Eusko Ikaskuntzak eta LABORAL Kutxak ezagutzaren eta kulturaren esparruko pertsona ospetsuen lana aitortu dute urtez urte, besteak beste, Eduardo Txillida eskultorearen, Julio Caro Baroja antropologoaren, María Bayo sopranoaren edo Montxo Armendariz zine-zuzendariaren lana.

Aurten, berriz, Teresa del Valle antropologia feministaren sustatzaile nagusietako bat izan da saritua. Bere lanak oso modu eraginkorrean lagundu du genero-ikuspegia gure herrialdeko garapen kulturalean txertatzen.

Iñigo Urkullu lehendakariak ere halaxe esan zuen sari-banaketan bertan. Teresa del Valle aintzindaria izan zela azpimarratu zuen, beste lankide batzuei formakuntza emateko izan duen bokazioagatik, gaur egun ere ikertzen jarraitzeagatik eta “Antropologiaren bultzadari bere aletxoa jartzeagatik, geure burua gehiago eta hobeto ezagutu dezagun egin duenagatik”.

Teresa del Vallek, bere aldetik, “emozioak nagusituta” hartu zuen saria eta bere ibilbidearen errepasoa egin ondoren, genero indarkeriaren kontrako hitzak izan zituen. Gaur egun bizi dugun une historikoa aprobetxatu egin beharko litzatekeela uste du arazo honi aurre egiteko. Bere hitzetan, “aurrera egitea lortzen badugu eta arazo gaizto honekin bukatzen badugu, gizarte hobea eta koherenteagoa izango gara, bere patuaren jabeago bihurtuko gaitu eta munduan izan nahi dugun lekutik hurbilago jarriko gaitu”.

Elkarrizketa TU Lankiden

Ekaineko TU Lankide aldizkarian argitaratu zen elkarrizketan Teresak bere ibilbidearen errepasoa egiten du eta bestelako hainbat iritzi eta hausnarketa partekatzen ditu.

Irakurtzeko: "El tirón de la cooperación"