"STARTUP Case Competition" lehiaketaren 1. edizioa

Lehiaketa honen lehen edizioan MONDRAGONeko kooperatibetako langileek eta Mondragon Unibertsitateko ikasleek parte hartu ahal izango dute. Kasuak banaka edo taldeka landu ahal izango dira.
Card image cap
2013/11/07

Ekintzailetza, sarritan, aurrekaririk gabeko kontzeptu edo ideia bati loturiko negozio aukera baten ustiapenarekin erlazionatzen dugu. Hala ere, ikerketek agerian uzten dutenez, negozio bat sortzeko modurik ohikoena lehendik ere existitzen zen ideia bat imitatzea edo erreproduzitzea da.

Izan ere, hazkunde azkarreko INC 5000 zerrendan dauden enpresen artean, soilik %10ek adierazi du dena delako jarduera sektorean imitaziorik edo baliokidetasunik gabeko produktu edo zerbitzu bat eskaintzen duela.

Iturria: The illusions of entrepreneurship. Scott A. Shane. 2008

Lehiaketaren helburuak:

Hona hemen STARTUP CASE COMPETITION lehiaketaren helburuak:

  • MONDRAGONeko enpresei informazioa ematea arrakasta izan duten eta gure inguruan erreproduzitzeko modukoak izan daitezkeen hazkunde azkarreko enpresa berriei buruz.
  • Balio proposamenen eta negozio ereduen alorrean zaintza lehiakorreko prozesu bat ezartzea, MONDRAGONen ekintzailetza prozesuei aukera berriak emateko.

Lehiaketaren arauak:

1.- Parte hartzaileak:

  • STARTUP CASE COMPETITIONen 1. edizioan MONDRAGONeko kooperatibetako langileek eta Mondragon Unibertsitateko ikasleek parte hartu ahal izango dute.
  • Kasuak banaka edo taldeka landu ahal izango dira.

2.- Sariak:

Bi sari daude aurkezten diren proiekturik onenentzat:

  • 500 €-ko saria manufakturaren alorreko Startup Case onenarentzat.
  • 500 €-ko saria zerbitzuen sektoreko Startup Case onenarentzat.

3.- Kasuei buruzko dokumentazioa

Parte hartzaileek asko jota 10 minutu iraungo duen aurkezpen bat prestatu beharko dute, non informazio hau jasoko den:

  • Egileen nortasuna (izena eta posta elektronikoa)
  • Aztertutako enpresaren izena.
  • Enpresa zein zerrendatan detektatu den (INC 5000 edo baliokidea...)
  • Balio Proposamenaren eta Negozio Ereduaren deskripzioa.
  • Produktuaren edo zerbitzuaren ilustrazioak. Teknologia nahiz espezifikazio garrantzitsuenak.
  • Enpresaren jardueraren bilakaerari buruzko datuak (enplegatu kopurua, salmentak, mozkinak…)
  • Balio Proposamenak eta Negozio Ereduak espainiar merkatuan duten aplikagarritasuna.
  • Eztabaidatu kasuak MONDRAGONeko enpresentzat izan dezakeen garrantziaz, Startup Caseak jarduera arloetan izan dezakeen konfluentzia mailan eta palanka efektuan oinarrituz; eta baita gaitasun tekniko eta kudeaketa gaitasunez ere.

4.- Hautatzeko irizpideak:

Proiektu irabazleak hautatzeko orduan, MONDRAGONeko BACen dinamiketan parte hartzen duten enpresek osatutako epaimahaiak honako irizpide hauek hartuko ditu kontuan:

  • Kasu arrakastatsuak, hazkunde azkarreko enpresa sortu berrien zerrenda eguneratuetan -INC 5000 edo baliokideak- aipatzen diren startupak izan beharko dira.
  • Soil-soilik atzerriko enpresen kasuak hartuko dira kontuan, merkatu espainiarrean presentziarik ez dutenak.
  • Balio Proposamenak eta Negozio Ereduak Espainiako merkatuan duten aplikagarritasuna aztertuko da.
  • Startup Caseek jarduera alorretan duten konfluentzia maila eta palanka efektua ebaluatuko da; baita MONDRAGONeko enpresen gaitasun teknikoak eta kudeaketa gaitasunak ere.
  • Modu osagarrian, kontuan izango dira bai landutako dokumentazioa bai parte hartzaileek egindako aurkezpena.

5.- Lan prozesua:

STARTUP CASE COMPETITION lehiaketaren 1. edizioan lan prozesu honi jarraituko zaio:

  • Startup Caseen hautaketa prozesua bi errondako prozedura baten bidez egingo da:
    • 1. erronda: Startup Case finalisten hautaketa, MONDRAGONeko BACeko arduradunen eskutik.
    • 2. erronda: Startup Case finalistak enpresei aurkeztea, MONDRAGONeko BACek antolatutako ekitaldi berezi baten barruan.
  • Proiektuaren kategoria bakoitzeko (manufaktura eta zerbitzuen sektorea) Startup Case irabazleak hautatzea, MONDRAGONeko BACen dinamikan parte hartzen duten enpresen eskutik.

6.- Plangintza.

STARTUP CASE COMPETITION lehiaketaren 1. edizioaren plangintza hau izango da:

  • Startup Caseak aurkezteko epea 2014ko urtarrilaren 31n itxiko da.
  • Landutako dokumentazioa helbide elektroniko honetara bidali beharko da: morobengoa@iseamcc.net
  • 1. hautaketa erronda egin ondoren, Startup Case finalisten egileekin jarriko da harremanetan MONDRAGONeko BAC, MONDRAGONeko enpresen aurrean egingo den azken aurkezpen ekitaldia antolatzeko.

Irakaskuntza unibertsitate zentroa

Zerbitzu sektorean espezializatutako ikerketa zentroa