Irakurriena
- 1. Espainiako Kongresuak LagunAroren berezitasuna aitortzen duen Errege Lege Dekretua baliozkotu du
- 2. MONDRAGON, etorkizuneko emakume zientzialariengan eragiten
- 3. Markina Xemeingo BeraKruz Ikastola prest FLL Euskadi MONDRAGONen aritzeko
- 4. Lauaxeta Ikastola, klasiko bat FLLn
- 5. Ondarroako Zaldupe Eskolan FLL Euskadi MONDRAGONerako motorrak berotzen
- 6. B-WOMENIN Globalek Otaloran itxi du bere lehen edizioa
- 7. MONDRAGONek lidergo eta gizarte berdinzaleak sustatzen jarraituko du PWNrekin
- 8. FIRST LEGO League Euskadi-MONDRAGON finala, boluntario bila
- 9. Orbik Cybersecurity, kooperatiba mistoa bihurtu den lehen start-up teknologikoa
- 10. 2024ko urtekaria: urtebete iruditan
Prebentzio-kultura sustatzen lagunduko du Osarten-ek Nafarroan

Proiektuaren helburua da tresna egokiak ematea enpresetako eta erakundeetako segurtasunaz eta osasunaz arduratzen diren profesionalei, prebentzio-kulturaren kudeaketa bultzatzeko. Parte-hartzaileek prebentzio-kulturaren funtsezko printzipioak ezagutuko dituzte, eta kultura hori garatzeko tresnak eta trebetasunak eskuratu ahal izango dituzte. “Era berean, jardunbide egokiak partekatzeko eta prebentzio-kultura bultzatzen lagunduko duten hobekuntza-arloak identifikatzeko aukera izango dute”, adierazi du Igor Lopezek, Osarteneko prebentzio-kulturako aholkulariak.
Proiektuaren helburua da tresna egokiak ematea enpresetako eta erakundeetako segurtasunaz eta osasunaz arduratzen diren profesionalei, prebentzio-kulturaren kudeaketa bultzatzeko
Osarten-en bitartez hasierako diagnostikoa eta aholkularitza espezializatua bideratuko da parte hartzen duen enpresentzat, banakako prestakuntza-saio bideratuz eta taldeko coaching-a proposatuz. Azken ekitaldi bat ere egingo da, apirilaren 6an, proiektuari amaiera emateko.
Proiektuaren hautaketa eta garapena
Osarten-en eta Nafarroako Industriaren Elkartearen (AIN) arteko aliantzari esker, programaren jarduerak diseinatu dituzte. AIN zuzenean jarriko da harremanetan enpresekin, proiektuan parte hartzeko hautagaiak proposa ditzaten. Halaber, aukera dago interesa dutenek zuzenean izena emateko, beren enpresaren laguntzarekin, esteka honen bidez. Hautaketa abenduan eta urtarrilean egingo da, hautagaien profilen eta enpresaren laneko arriskuen prebentzioaren arloko heldutasun-mailaren arabera.
Azken helburua da parte-hartzaileei orientazioa ematea beren erakundearen egungo prebentzio-kulturari buruz, taktika posibleak planteatzeko
Lehen fasean, Osartenek azterketa bat egingo du hautagaiak laneko segurtasun eta osasunaren arloan duen heldutasun-maila zehazteko, baita arlo horretan dituen ezagutzak eta gaitasunak zehazteko ere. Azken helburua da parte-hartzaileei orientazioa ematea beren erakundearen egungo prebentzio-kulturari buruz, eta taktika posibleak planteatzea beren garapen pertsonalari eta antolaketa-garapenari ekiteko. Ondoren, Osarteneko aholkulari-taldeak aurrez aurreko saioak emango ditu, teoria eta dinamika praktikoak uztartuz. Horietan, hainbat alderdi landuko dira, hala nola prebentzio-kultura motak, jarduera-fokuak, lan-baldintzak, metodologiak eta pertsona seguru eta osasungarriak, prebentzio-kultura eraldatzeko palankak edo prebentzioko profesionalak bere garapenean duen zeregina.
Osartenek aktiboki lan egiten du laneko segurtasunaren, osasunaren eta ongizatearen garapenean, arreta pertsonengan jarriz. Prebentzio-kultura positiboa garatzeak legezko gutxienekoak betetzearen eta pertsonen segurtasun eta osasunarekiko konpromisoaren arteko aldea adierazten du.