Agur, Korrika!

Olandixoko magalean, bigarren edizioz jarraian, 'Aldapako Korrika' egin zuten iragan ostiralean bertan kokatuta dauden kooperatibek. Mondragon Goi Eskola Politeknikoa, LABORAL Kutxa, LagunAro EPSV, Osarten, MONDRAGON zentro korporatiboa eta Ikerlaneko ordezkariek eraman dute euskararen eta Korrikaren aldeko lekukoa. Korrika 2026k atzo esan zion agur Bilbon aurtengo edizio arrakastatsuari.
2026/03/30

2028ra arte ez da itzuliko Korrika, euskararen aldeko ekintza handiena Euskal Herrian. Korrikak milaka lagun mobilizatu ditu hamaika egunez, Euskal Herri osoko zazpi lurraldeetan eta MONDRAGON zein korporazioko kooperatibak olatu horren lekuko izan dira. Lekukoa eraman dute kooperatiba askok euren herri eta eskualdeetan, ehunka kilometro egin dituzte euskararen eta korrikaren alde. Eta horietako erakustaldi bat Arrasaten izan zen iragan ostiralean.

Batzuk aldapan gora, eta beste batzuk behera, denok, ordea, helburu partekatuarekin: euskararen eta korrikaren alde egitea. Eguerdian egin zuten hitzordua Mondragon Goi Eskola Politeknikoaren kanpusean, robot humanoide baten ezusteko agerpen eta guzti.

Gehienak aho bete hortz utzi ditu robot 'dantzariak' edo eta korrikalariak. Lekukoa eramateko gai ere izan zen. Protagonista, baina, euskararen aldeko lekukoa zen, aldarrikapena bera, euskara lanerako eta eguneroko bizitzarako hizkutza badela erakustea.

Captura de pantalla 2026-03-27 a las 15.38.39.png

Bertatik abiatu da aldapan gora. Mondragon Goi Eskola Politeknikoaren ate nagusitik LABORAL Kutxako egoitzarantz, Olandixoko gainerako koopeartibak zeharkatuz. Eta bertan amaitu da, baita, Arizmendiarrietaren monumentuaren ondoan.

'Aldapako Korrikak', Olandixoko Korrika izan zitekeenak, ehunka lagun batu ditu, bakoitza bere kooperatibako elastikoarekin gainera. Batzuei gora egitea tokatu zaie, Unibertsitateko, LagunAro EPSVko eta Ikerlanekoei bereziki 

LABORAL Kutxakoek denetik izan dute, gorantza, ordekan eta beherantz, 'merkatu finantzarioaren metafora bikain gisa' eta gehienek erakutsi dute sasoi-sasoian daudela. Beste batzuek samurrago izan dute, MONDRAGON Zentro Korporatibokoen eta Osartenekoen kasu. Lekukoa ziztu bizian eramateko aukera izan baitute zentro korporatibokoek eta Osartenekoek, aldapen behera beti baita erosoagoa.

Bigarren edizioa

2024an lehenengo edizio arrakastatsua martxan jarri ondoren, aurtengoa izan da bigarren edizioa, eta orain bi urtekoaren lekukoa hartu du 'bikain'. MONDRAGONeko kooperatibek bat egin dute Korrika ofizialarekin eta nork bere kilometroa egin du 'Korrika ofizialean', bakoitzak bere eskualdean, herrian edo eta bere kokalekutik urruti, elkartasun keinu lez. Gora euskara eta Korrika!

Argazkiak

Ikerketa zentro teknologikoa

Finantza eta aseguru zerbitzuak.

Kooperatibisten babes soziala

Irakaskuntza unibertsitate zentroa

Lan arriskuen prebentziorako zerbitzu komuna