Irakurriena
- 1. Berrikuntza eta Teknologiako Bilkura egin du aurten ere MONDRAGONek
- 2. MONDRAGON Hospitality Summit: sektore soziosanitarioa hizpide
- 3. Nerea Aranguren: “Konfidantza sortu, nor garen egiaz kontatu eta gazteei egitasmo humanistak eskaini behar dizkiegu”
- 4. Aliantza estrategikoa egin du Fagor Ederlan Groupek Duoli Automotive Technology txinatarrarekin
- 5. AMETS Power Electronics sortu dute MONDRAGONek eta Artechek potentzia-elektronika sustatzeko
- 6. Coprecik bere identitate korporatiboa berritu du
Osasungarriak diren elikagai berritzaileen garapenari buruzko jardunaldia

Markina-Xemeingo zentro teknologikoak, elikagai osasungarriei buruzko “Elikagaien industriaren eraberritzea: produktu osasuntsu eta seguruen garapena” izeneko jardunaldia antolatu du datorren ostiralera begira, hau da, apirilaren 19rako.
Lea Artibaiko Berrikuntza Gunean burutuko da ekitaldia eta azken berrikuntzen inguruan arituko diren enpresa zein ikerkuntza zentro garrantzitsuenetako adituen parte hartzea izango du.
Leartikerreko elikagaien teknologien ikerkuntza saileko arduraduna den Naia Andonegi eta Azaro fundazioko promozio eta garapenean aditua eta teknikoa den Maria Txakartegiren sarrera labur batekin hasiko da jardunaldia. Hasierako sarrera hau, XXI. Mendean elikagaien sektorean emandako berrikuntza estrategien ingurukoa izango da.
Ondoren, Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Goreneko hainbat zentroko ordezkariak diren Javier Fontecha eta Franciasco Jimenez Colmenerok ponentzia bi aurkeztuko dituzte, bata “haragizko produktu osasungarrien garapena” eta bestea, “esnekien sektoreari ezarritako joera berritzaileak”.
Gero, TATE & LYLE Spain enpresako kide den Sara Rodrigok hainbat elikagai produktuetan ezarritako osagai naturalez mintzatuko da.
Kafea hartzeko atsedenaldiaren ondoren, UNILEVER Espainiako komunikazio zuzendaria den Ana Palenciak, konpainia multinazionalean produktu osasuntsu berriak aurkezterakoan izandako arrakasten hainbat kasuz arituko da.
Jarraian, sedea Bartzelonan duen Kalatuniako ikerkuntza institutuko ikertzaile Elena Fulladosak, ondutako urdaiazpikoari gatz kopurua gutxitzeko prozesu berritzaile bat azalduko du.
Amaitzeko, Elika Fundazioko Edurne Gantxegi nutrizionalak eta osasuntsuak diren elikagaien etiketatze arauen inguruan arituko da.