Irakurriena
- 1. Pello Rodriguezek "enpresa egiteko beste modu bat" aldarrikatu du BANG à BIG 2026 ekitaldian
- 2. "Elektrifikazioak, kostuen gaineko presioak eta jasangarritasunak berrasmatzera behartzen gaituzte"
- 3. Eskuratu TERNUA produktu sorta
- 4. Abian da Mondragon City Challenge Nazioarteko Lehiaketaren laugarren edizioa
- 5. Lieder Automotive martxan da Borjan
- 6. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
Osartenek “Tupper osasungarria” lehiaketa jarri du martxan
Lanean osasuntsu jan daiteke. Baita orain ere, lantokian “tupperrak” erabiltzea zabalduta badago ere. Osarten Prebentzio Zerbitzu Mankomunatuak uste du ohitura hori osasungarri izan daitekeela eta hori dela-eta "Tupper Osasungarri" lehiaketa jarri du martxan. MONDRAGON Korporazioko enpresetako eta Osarteneko bazkide diren enpresetako edozein langilek parte hartu ahal izango du, bai eta langileen senideek edo lagunek ere. Horretarako beren errezetak bidali behar dituzte abenduaren 1a baino lehen.
“Tupper osasungarria” lehiaketaren lehen edizio honetako irabazlea erabakitzeko, epaimahaik kontuan hartuko ditu proposamenak aurkezteko irudimena eta originaltasuna, jana prestatzeko teknikak eta erraztasuna, bai eta erabilitako osagaiak ere.
Sariak
Lehiaketako irabazleak afari bat eskuratuko du bi pertsonarentzat, Arzak jatetxean. Gainera, beste hiru sari gehiago emango dira (150 eurokoa bakoitza). Balorazio irizpide bakoitzeko bana: