TUlankide MONDRAGON

Osarten eta Biwelek indarrak batu dituzte

2017/10/02

Bi enpresek adostu duten hitzarmenaren bitartez, osasun eta ongizate zerbitzuak eskainiko dizkie EAE eta Nafarroako enpresei.
Osarten eta Biwelek indarrak batu dituzte

Osasunaren sustapenerako programa integral honen bitartez, erakundeetan Enpresa Osasuntsuaren eredu eraginkorra, efizientea, egiaztatua eta berritzaile ezartzeko zerbitzuak garatuko dira.

Osartenek esperientzia zabala du Laneko Medikuntzan, Prebentzio Teknikoan eta segurtasun, osasun eta ongizatera bideratutako Aholkularitzan. Eta orain, hitzarmenaren baitan, Osarteneko profesional taldearekin batera Biweleko profesionalak ere arituko dira. 

Helburua da zerbitzu osotuagoa ematea bezeroei, Biwelen metodologiak eta plataforma teknologikoa erabiliz neurrirako inpaktu programak eskaintzeko eta une oro hartutako neurrien emaitzak ebaluatzeko.

Bi erakundeak, Osarten eta Biwel, Prevencionar Kongresuan egongo dira Madrilen, urriaren 5ean eta 6an, eta bertan bilduko dira arloko 800 profesional baino gehiago. Osartenek Garatuz ereduan oinarritutako Prebentzioaren Kulturari buruzko mahai inguru bat babestuko du, urriaren 5ean, goizeko 10etan, eta Biwel 15 zenbakiko estandean egongo da.

Era berean, datorren azaroaren 16an Enpresa Osasuntsuaren ereduaren gaienako jardunaldi bat egingo da, MONDRAGON Unibertsitatearen Bilboko campusean. Jardunaldian Osartenek dituen kudeaketa tresnak eta metodologiak aurkeztuko dira, bai eta horien aplikazio kasu arrakastatsuak ere. Osartenen kudeaketa tresnak eta metodologiak aplikatu dituzten pertsonek beraiek aurkeztuko dituzte kasu arrakastatsuak.

Osarten, Kooperatiba Elkartea 2001ean jaio zen MONDRAGON Korporazioko prebentzio-zerbitzu mankomunatu gisa, eta bere eginkizuna elkartutako enpresetako langileen segurtasuna eta osasuna sustatzea da horretarako behar diren baliabideen kudeaketa mankomunatuaren bidez, baita oro har osasunarekin zerikusia duten jarduera osagarriak egitea ere. Gaur egun 20.000 langile babestu baino gehiago ditu, elkartutako 100 enpresa baino gehiagotan. Euskal Autonomi Elkartean eta Nafarroan eskaintzen ditu zerbitzuak: Laborategia, Aholkularitza, Formazioa, eta Osasun eta Ongizate Zerbitzuak.

Biwel, enpresa aditua da azterketa, kudeaketa, eta osasuna sustatzeko programak garatzen, Enpresa Osasungarriak lortzeko helburuarekin, beti ere pertsonen ongizatea eta bizi kalitatea hobetzeko. Pertsonalizatutako programak eskaintzen ditu, bere eredu berritzailea erabilita eta disziplina anitzeko talde adituak lagunduta. 2016an, Gobernuko Osasun, Giza Zerbitzuak eta Berdintasun Ministerioak bultzatutako INJUVE saria eskuratu zuen. Bertan, ikerketa desberdinetan gauzatu diren emaitzak aurkeztu ziren, Enpresa Osasungarria eredua lortzeko baliogarriak diren kudeaketa eta komunikazio tresnetan oinarrituta.

Eguraldia
Igandea 25 Min: 9
Max: 17
Astelehena 26 Min: 7
Max: 14
Asteartea 27 Min: 7
Max: 16
Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak