Ikerketa eta berrikuntzarako ekipamenduak
Ekintzailetasuna, dibertsifikazioa eta enpresa-jarduera berrien sorrera sustatzeko MONDRAGON Korporazioaren plataforma korporatiboa gara.
Irakurriena
- 1. Berrikuntza eta Teknologiako Bilkura egin du aurten ere MONDRAGONek
- 2. MONDRAGON Hospitality Summit: sektore soziosanitarioa hizpide
- 3. Nerea Aranguren: “Konfidantza sortu, nor garen egiaz kontatu eta gazteei egitasmo humanistak eskaini behar dizkiegu”
- 4. Aliantza estrategikoa egin du Fagor Ederlan Groupek Duoli Automotive Technology txinatarrarekin
- 5. AMETS Power Electronics sortu dute MONDRAGONek eta Artechek potentzia-elektronika sustatzeko
- 6. Coprecik bere identitate korporatiboa berritu du
Nola sor ditzakegu spin-offak gure I+G unitateetan?

Unibertsitateko, zentro teknologikoetako eta enpresetako I+G unitateetako 30 bat lagun elkartu dira Garaian, MONDRAGON Sustapen Zentroak antolatutako “Nola sor ditzakegu spin-offak gure I+G unitateetan? Spin-offak sortu dituzten I+G entitateen esperientziak eta ereduak” jardunaldian.
Berrikuntza eta Enpresa sustapeneko lerro eta helburu nagusiei jarraiki, alegia, “berrikuntza eta ekintzailetasuna sustatzea gure negozioak etengabe berritzeko eta berriak sortzeko, hazkundea eta balio erantsia bermatzea helburu”, jardunaldiaren funtsa izan da bertaratutakoei Spin-offak sortzeko erreferentzia ezberdinak aurkeztea, egon daitezkeen “egiteko modu” ezberdinak ezagutzeaz batera, errealitate ezberdinak alderatu eta hauen inguruan hausnarketa bultzatuz.
Spin-offen sorrerari buruz mintzatu dira hizlariak: Narcis Cardona, Valentziako Unibertsitate Politeknikoko iTEAM (Instituto de Telecomunicaciones y Aplicaciones multimedia) institutuko zuzendaria; Angel García, EURECAT, Centre Tecnològic de Catalunya sareko balorizazio-zuzendaria; Euskal Herriko Unibertsitateko Gorka Artola, Berrikuntza eta Teknologia-transferentzia zuzendaria, eta Juan Arrue, ZITEK-BEAZ habiko arduraduna, Bizkaiko campusean; eta, azkenik, Asier Rufino, Tecnalia Ventures-eko zuzendari nagusia.
Argazki guztiak hemen: cómo podemos crear spin-off