Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
Konfiantzazko harremanen gaineko hitzaldia eskainiko du Jaume Funes psikologoak
Psikologoa, hezitzailea eta kazetaria da Jaume Funes (Calatayud, 1947), nerabezaroan eta pertsona horien zailtasun sozialetan espezializatua. Hezkuntzaren munduan aritu da berrikuntza pedagogikoan, pedagogia aktiboko ikastetxeetan, bigarren hezkuntzako ikastetxeetan, aholkularitza psikopedagogikoko taldeetan… ibilitakoa da, baita bigarren hezkuntza amaitzean nerabeei trantsizio horretan laguntzeko tokiko proposamenak abian jartzen aritua ere, besteak beste.
70. hamarkadan hasi eta gaurdaino, errealitate anitzak ezagutu ditu garai bakoitzeko nerabeen testuinguruetan. Lagundu dituen hainbat gazteren gizarte-zailtasunen eta marjinazioaren artean, drogen auziaz eta horiek kontsumitzearen ondoriozko arazoei ere aurre egin die. Instituzio publikoetan ere aritu da lanean haurren eskubideen defentsan, eta horrek, bere lana haurtzaroarekin konektatzera ekarri du.
Saioak streaming bidez jarraitu ahal izango dira Arizmendiko Youtubeko kanaletik eta txataren bidez galderak egin ahal izango dira.
Unibertsitatean irakasle lanetan aritu da eta baita ikuskapenean, orientazioan, aholkularitzan eta ikerketan ere. 73 urteko pertsona aritu eta aditua da nerabezaroan. Bere lanean begirada pertsonan zentratzen du Funesek. Jokabideen atzeko arrazoietan jartzen du arreta eta nerabeen garapenean laguntzeko helduok jokatzen dugun rolaren inguruan pista asko ematen ditu bere artikulu, hitzaldi, liburu… eta gainerako agerpen guztietan.
Liburu asko idatzi ditu. Horien artean, agian tituluak bere ikuspegiaren inguruan esaten duenagatik, aipatzekoa da ondorengoa: “Quiéreme cuando menos me lo merezca… porque es cuando más lo necesito”. Gai horien guztien inguruan, eta zehazki gaur egun nerabeen inguruan kezkatzen gaituzten gaien inguruan hitz egingo digu urtarrilaren 12an eta 21ean. Nerabezaroa zer den, sexualitatea, drogak, pantailak eta sare sozialak, helduak eta eskolaren rola… horiez arituko da ordu eta erdiko bi saioetan, 17:10etatik 18:30ra. Saioak streaming bidez jarraitu ahal izango dira Arizmendiko Youtubeko kanaletik eta txataren bidez galderak egin ahal izango dira.