Irakurriena
- 1. Mundukideko kooperanteen Topaketa Arantzazun
- 2. Gerodanek MONDRAGONen egoitza nagusiko ekipamendu proiektu berria garatu du
- 3. "Jaguar Land Roverrek funtsezko laguntzaile teknologikotzat hartzen gaitu"
- 4. Mondragon Unibertsitateak hamar titulu berri eskainiko ditu hastear den ikasturtean
- 5. Zabalik da Fagor Herrigintza lankidetza programaren deialdi berria
- 6. Laboral Kutxa, Espainiar estatuko bigarren banketxerik onena Forbes aldizkariaren arabera
- 7. LABORAL Kutxak 134 milioi euroko irabaziak lortu ditu 2024ko lehen seihilekoan
- 8. Felix Ormaetxea Uribetxebarria zendu da
- 9. MONDRAGONek bere urteroko Kongresua egin du Bilbon
- 10. “Abentura zirraragarria izan da”
Mundukidek lasterketa solidarioan parte hartzera dei egiten du
Urriak 21ean, Aretxabaletako Urkulu urtegian ospatuko da Kooperatiben arteko IV. Mundukide Lasterketa Solidarioa. Horren inguruko xehetasunak ematen ditu Urri Urizar, Mundukideko komunikazioa arduradunak elkarrizketa honetan (Goienan argitaratua).
Zein da Kooperatiben Arteko Mundukide IV. Lasterketa Solidarioaren helburua?
Mozambike, Brasil eta Kolonbiako milaka pertsonaren gaitasun sozioekonomikoa sendotzen jarraitu ahal izateko babesa lortu nahi dugu festa solidario honekin. Hormak jasotzeko eta itsasoak zabaltzeko hautua egiten dutenen aurrean, Mundukiden, tokiko gaitasunak bultzatzeko apustua egin dugu, garapen sozioekonomiko sostengarriarekin konprometitutako pertsona autonomo eta buruaskiak sustatzeko.
Nork har dezake parte?
Kooperatiba guztiei eta kooperatibez osatutako organoak dituzten erakundeetako pertsonei irekia dago lasterketa. Hiruko taldeak osatu behar dira eta hiru kategoria daude: emakumezkoena, gizonezkoena eta mistoa.
Ibilbidea zelakoa da?
Zazpi kilometro luze izango da; hau da, Urkuluko urtegiari buelta ematea da erronka, eta, bestalde, gozamena; izan ere, natura-gune paregabea da.
Zein bilakaera izan du lasterketak?
Lehen edizioa kooperatiben arteko lasterketa izan zen. Iaztik aurrera, berriz, oinez egin nahi duenari eta kooperatibista ez denari ere, Ibilaldi Nordiko eta Ibilaldi Librean parte hartzeko aukera eskaintzen zaio.
Zein ekarpen egiten du parte hartzen duenak?
Izen-ematea 15 euro da eta ikasleek, berriz, 5 euro besterik ez dute ordaindu behar. Lasterketari esker jasotzen den diru guztia Mundukideko programak indartzeko erabiliko da. Mozambike iparraldeko nekazariak, Brasilgo Lurrik Gabeko Mugimenduko langileak eta Kolonbiako Pasto hiriburuko zabor birziklatzaileak dira onuradunak, besteak beste.
Izen-ematea non egin behar da eta zer azpiegitura eskaintzen ditu lasterketak?
Mundukideko webgunean eta lasterketa egunean Otalorako aparkalekuan 09:00etatik 10:00etara bitartean. Parte-hartzaile guztiek istripu-asegurua, Aretxabaletako kiroldegian dutxatzeko aukera, Athlon kooperatibak babestutako kamiseta eta opari zozketaz gozatzeko aukera izango dute.