Irakurriena
- 1. Cikautxo eta Fagor Ederlan, klima-kudeaketan munduko enpresa liderren artean
- 2. Kooperatibetan berrikuntza indartuko du MONDRAGONek Zorrozaurreko proiektuarekin
- 3. "Euskaldunei buruzko topikoak ezagutzen nituen, baina niretzat oso gertuko jendea zarete"
- 4. Orbik Cybersecurity, kooperatiba mistoa bihurtu den lehen start-up teknologikoa
- 5. Euskararekin duen konpromisoa berretsi du Kidek plan estrategiko berriarekin
- 6. Ondoan eta LKS Next enpresek Legoan garatu dute, Adimen Artifizial Sortzailea arauen zaintzaren zerbitzura bideratuz
Martxan da Fagor Herrigintza lankidetza programaren deialdi berria

Ohi moduan, hiru laguntza banatuko ditu Fagor Taldeak: 60.000 eurokoa, 40.000 eurokoa eta 20.000 eurokoa -eragileak berak aukeratuko du zein laguntza lerrotan aurkezten duen haren proiektua-. Irailaren 30era arte dago proposamenak aurkezteko aukera. Proiektuak www.fagor.eus webgunearen bidez aurkeztu beharko dira, eta dokumentazioak euskaraz egon beharko du gutxienez.
Euskal gizartetik sortutako ekinbideak laguntzeko eta eurekin elkarlanean jarduteko sortu zen Fagor Herrigintza 2022an
Bederatzi proiektu bozka fasean
Aurten ere Fagorreko kooperatibetako bazkideek aukeratuko dituzte Fagor Herrigintza bidezko laguntzak jasoko dituzten hiru proiektuak. Bada, kooperatiba taldeak haren webgunean argitaratuak dituen oinarrien araberako balorazioa eginda, laguntza lerro bakoitzeko hiru proiektu izango dira bozka fasean -guztira, bederatzi proiektu izango dira bozka fasean-.
Azaroan egingo da bozketa, eta abenduko lehen hamabostaldian jakinaraziko da emaitza. “Askotariko proiektuak lagundu dira azken urteotan Fagor Herrigintzaren bidez, barrura begirakoak zein nazioarteko elkartasunari loturikoak. Deialdi ireki honen helburua da Euskal Herriko eragile orori ematea Fagorren gizarte laguntza jasotzeko aukera, eta, hein batean, egunez egun egiten duten lana eta ahalegina aitortzea”, azaldu du Aritz Otxandiano Kanpo Fagor Taldeko iraunkortasun arduradunak.
2022an abiatutako lankidetza programa
Euskal gizartetik sortutako ekinbideak laguntzeko eta eurekin elkarlanean jarduteko sortu zen Fagor Herrigintza 2022an. Haren bidez, Garapen Iraunkorrerako Helburuei erantzun propio eta berritzaileak emateko lan egiten duten proiektuak bultzatu nahi ditu Fagorrek.
Bazkideek hala erabakita, ondoko ekinbideak lagundu ditu aurreko edizioetan:
- 2022an: Zaporeak (60.000 euro), Itsas Salbamendu Humanitarioa (40.000 euro) eta Seaska ikastolen federazioa (20.000 euro).
- 2023an: Biolur (60.000 euro), Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioa (40.000 euro) eta Iñurri (20.000 euro).
- 2024an: Hiruatx (60.000 euro), Txintxirri ikastola (40.000 euro) eta Ihitten (20.000 euro).