Irakurriena
- 1. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 2. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 3. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 4. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
- 5. Silizio Karburoaren alorreko soluzioekin, erdieroaleen merkatuko eskaintza indartu du Fagor Electronicak
- 6. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
Mondragon Unibertsitateko ikasle batek jaso du Fabrikazio Ingeniaritzako karrera amaierako proiektu onenaren saria
Ekainaren bukaeran burututako Fabrikazio Ingeniaritzako V. Nazioarteko Kongresuan, Mikel Carrascok jaso zuen saria mikrotornuaren karakterizazioan egindako lanagatik. Lan hori osoki Mondragon Unibertsitatean garatu da.
Bi urtetik behin egiten den kongresua Espainiako Fabrikazio Ingeniaritza Elkarteak antolatzen du, eta aurten Zaragozako Unibertsitateko Paraninfoan burutu da, ekainaren bukaeran.
Kongresu horretan nazioarteko 50 ikertzaile inguru bildu ziren, eta fabrikazio mekanikoaren arloan maila zientifiko handiko txosten ugari aurkezteko topagunea bilakatu da.
Kongresuaren bukaeran, 2012ko karrera amaierako proiektu onenei emandako sariak banatu ziren. Mikel Carrascok saria jaso zuen mikrotornuaren karakterizazioan egindako lanagatik. Lan hori osoki Mondragon Unibertsitatean garatu da.
Gaur egun, 23 urteko ermuar gazte honek, makina erremintak sentsorizatzeko arloan liderra den enpresa batean egiten du lana.