Irakurriena
- 1. Idoia Mujika Uribesalgok hartuko du bere gain Mondragon Lingua-Alecopen zuzendaritza nagusia
- 2. Osartenek eskaintzen dituen zerbitzuek bikainekoa jaso dute
- 3. Oroi, LEINNetik sortutako enpresa teknologikoa
- 4. MONDRAGON Mexikoko Unibertsitatearen 10. urteurrena
- 5. Eusko Jaurlaritzak hiru milioi euroko laguntzak eskaintzen ditu adimen artifiziala sustatzeko enpresetan
- 6. 3Kimu proiektuak aukeratu ditu bederatzi lan finalistak
- 7. Ikerlanek 28 milioi euroko diru-sarrera historikoak lortu ditu
- 8. Ausolan, 2023ko Enpresen lasterketan irabazle
- 9. Orbeak bere proiektua sendotu du mila pertsona baino gehiagorekin
- 10. 2023ko Itzuliaren irteerak eman dio hasiera ofiziala EIKAren 50.urteurreneko ekitaldiei
MONDRAGONeko BACek 'Brokante Teknologikoa' antolatu du

MONDRAGONeko BACen ustez, beharrezkoa da lokartuta dauden aukeren multzo horri beste aukera bat ematea, Brokante Teknologikoaren bitartez, alegia, lankidetza bidezko ekintzailetzaren bidez stock teknologiko eta negozio aukera horiei probetxua ateratzeko ekimenaren bitartez.
Urtarrilaren 24an ekitaldia
Brokante Teknologikoa prozesu bat da, 2013ko urtarrilaren 24an egingo den azoka batekin amaituko dena, H-ENEA / Living Labeko instalazioetan, Arrasateko Garaia Berrikuntza Gunean. Brokante Teknologikoan parte hartu ahal izango dute MONDRAGON Korporazioan integratuta dauden kooperatibek, zentro teknologikoek eta dibisioetako I+G unitateek, unibertsitate fakultateek… enpresa proiektu berriak bultzatu nahi badituzte.
Horrenbestez, Brokante Teknologikoko parte hartzaileen profila izango da aktiboen hornitzailea edo, bestela, bazkide potentziala, enpresa ekimenak abiarazteko. Brokante Teknologikoak honako kategoria hauei erantzungo dieten negozio aukerak sortzera zuzendutako proposamenak jasoko ditu: Jabetza intelektualeko aktiboak, komertzialki ustiatu ahal izango direnak; Jada finkatuta dauden garapen teknologikoak, enpresen gaur egungo produktuetan sartu ahal izango direnak; Orain dela gutxi garatutako proiektu bereziak, balio eskaintza merkaturagarri baten moduan erreproduzitu ahal izango direnak; Erabilera bikoitzeko teknologiak, berez xede jakin baterako garatzen direnak, baina jarduera ekonomikoaren eremu berrietan birbalorizatu ahal izango direnak; Plazaratzeko beste enpresa batek eman ditzakeen konpetentziak eta gaitasunak (adibidez, komertzializazio kanalak, marka, finantzaketa…) behar dituzten negozio ereduak.
Topagunea
Laburbilduta, Brokante Teknologikoa topagunea izango da, negozio berriak plazaratu ahal izateko behar osagarriak dituzten enpresen eta erakundeen arteko hitzarmenetara zuzendua. Emaitza gisa, Brokante Teknologikoak ahalbidetuko du: Enpresen, zentro teknologikoen eta MUko fakultateen garapen teknologikoaren emaitzen ustiapen komertziala handitzea; MONDRAGONeko kooperatiben artean ongarritze gurutzatua handitzea, enpresa ekimen berrietan gauzatuta; Eta, batez ere, lankidetza bidezko ekintzailetzaren bidez, negozio eta dibertsifikazio aukerak zehaztea.
Jarduera berriak bultzatzeko aukera
Horregatik guztiagatik, zure enpresa teknologien, produktuen edo negozio ereduen bila badabil enpresa jarduera berria bat sustatzeko, edo lankidetza bat lortu nahi badu enpresa lokartuta dagoen proiektu bati beste aukera bat emateko… Brokante Teknologikoan zure aukera izango duzu!