Irakurriena
- 1. MONDRAGONek 11.213 milioiko salmentak lortu zituen 2024an
- 2. “Kooperatibismoak enpresen arazo bertsuei, soluzio desberdinak ematen dizkie, pertsona erdigunean jartzen duelako”
- 3. Mondragon Unibertsitateak eta MONDRAGON Korporazioak gradu amaierako euskarazko proiektuak saritu dituzte
- 4. Orbeak arrakasta lortu du Eurobike 2025 azokan, Muga 10 e-bike eta 2026rako gama berrituarekin
- 5. BGAEentzako fiskalitate berria. Nola eragingo dio zure pentsioari?
- 6. LKS Nextek Aitor Moreno batu du taldera, adimen artifizialean eta teknologia kuantikoetan erreferentea
Mondragon Unibertsitateak eta Open Cloud Factoryk Industria 4.0ko laborategi berri bat bultzatu dute

Mondragon Unibertsitateak eta Open Cloud Factory enpresak Industria 4.0ko laborategia ireki dute, haien ikerketa zientifiko eta teknologikorako akordioaren bigarren urteari hasiera eman ostean. Laborategia Incibeko (Zibersegurtasuneko Institutu Nazionala) laborategi industrialen sarearen parte da, eta unibertsitateko ikasleei eta ikertzaileei probak eta ikerketak bertan egiteko aukera ematen du, eta baita ere kanpoko beste enpresei.
Industria 4.0ko laborategiaren barruan, informazioaren eta komunikazioaren teknologien soluzioak lantzen, ikertzen eta garatzen dira, erakundeen eta enpresen segurtasun digitalaren beharrei laguntzeko. Hori Open Cloud Factoryk ematen duen software modularraren bidez egiten da, hain zuzen ere. Software horrek zibersegurtasuneko estrategia komun baten alde egiten du, IT (Information Technology) eta OT (Operational Technology) arloak barne hartzen dituena. Gainera, software honek sare korporatiboen aktiboak ikusarazi eta kontrolatu ahal izango ditu.
112 m²-ko azalerarekin, Arrasaten kokatutako instalazioek azken belaunaldiko ekipamendu teknologikoa dute. Hala nola, ikuspen artifiziala, elkarlaneko robot bat, bi robot industrial, ekoizpen-sistema modular bat eta robot mugikor bat. Azpiegitura hori guztia datu-prozesuko zentro batera konektatuta dago, eta, horri esker, eremuak eta konduktuak ezar daitezke, bai eta hainbat sareren segmentazioa ere, IEC-62443 ‘Security for Industrial Automation and Control Systems‘ estandarraren arabera.
Bi agenteek elkarrekin lan egingo dute ikerketa eta transferentzia teknologikoko, etengabeko prestakuntzako eta talentua erakartzeko proiektuetan zibersegurtasunaren esparruan.
Zibersegurtasuneko prestakuntza-eskaintza berriak
Ekimena Mondragon Unibertsitateak zibersegurtasunaren arloan egindako apustu estrategikoarekin bat dator, Datuen Analisian eta Zibersegurtasunean espezializatutako ikerketa-talde bat baitu.
Laborategi berri honen hasierarekin batera, hainbat profiletarako prestakuntza-programa berriei ekin zaie, hala nola: Profesionalentzako Zibersegurtasunerako Masterra eta Datuen Analisiko, Zibersegurtasuneko eta Hodei-Konputazioko Unibertsitate Masterra.