Administrazio eta enpresa irakaskuntza
Mondragon Unibertsitateko ingenieritza fakultatea
Finantza eta aseguru zerbitzuak.
Irakaskuntza unibertsitate zentroa
Irakurriena
- 1. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 2. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 3. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 4. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 5. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 6. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 7. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 8. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 9. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 10. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
Mondragon Unibertsitateak eta LABORAL Kutxak talentua erakartzeko hitzarmena sinatu dute
Mondragon Unibertsitateak eta LABORAL Kutxak talentu gazteak erakartzeko lankidetza-hitzarmena sinatu dute, haien enplegagarritasuna hobetu eta ekintzailetza-gaitasuna sustatzeko. Hitzarmenaren ondorioz, finantza-erakundeak LABORAL Kutxa Ikasgela izeneko espazioak jarriko ditu martxan Mondragon Unibertsitatearen instalazioetan. Ikasgela bat Bilbon egongo da, eta bestea, Arrasaten, eta, haietan, ikasleek proiektuak garatuko dituzte datu-teknologiaren, datu-analisiaren, garapen teknologikoaren eta kontsumorako finantzaketaren alorretan, besteak beste. Bi erakundeek berrikuntzaren, ekintzailetzaren eta talentuaren arloetan lankidetzan aritzeko 2021ean sinatutako esparru-akordioaren barruan dago hitzarmena.
Honako hauek sinatu dute hitzarmena: Carlos Garcíak, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko koordinatzaile nagusiak; Lander Belokik, Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateko dekanoak, eta Nuria Agirrek, LABORAL Kutxako Gestio Sozialeko zuzendariak.
Garapen teknologikoko eta datu-analisiko proiektuak
Lehen urtean, Arrasateko LABORAL Kutxa Ikasgelako ingeniaritzako ikasleek datu-teknologiaren, garapen teknologikoaren eta altxortegiaren alorretako soluzioak garatuko dituzte. Bestalde, Bilbao AS Fabrik campuseko LABORAL Kutxa Ikasgelan sartzen diren Enpresagintza Fakultateko ikasleek datu-analisiaren eta kontsumorako finantzaketaren alorretako proiektuak garatuko dituzte.
LABORAL Kutxarentzat oso garrantzitsua da entitatean integratzeko gai diren talentu gazteak erakartzea. Hori dela eta, kanpoko praktika akademikoak sustatuko ditu (besteak beste, ikasketak eta lana txandakatzea, gradu-amaierako lanak eta master-amaierako lanak), ikasleek prestakuntza akademikoan ikasitakoa aplikatu eta osa dezaten, eta beharrezko trebetasunak lor ditzaten, lanbide-jarduerarako prestatzeko, enplegagarritasuna hobetzeko eta ekintzailetza-gaitasuna sustatzeko.
Orain urte batzuk bi erakundeen artean berrikuntza, ekintzailetza, talentua eta beste arlo batzuk bultzatu eta garatzeko hasitako lankidetza finkatzen du hitzarmenak.
Mondragon Unibertsitatea unibertsitate kooperatiboa da, onura publikokoa, MONDRAGON Korporazioan txertatua, irabazi-asmorik gabekoa, eta gizarte-ekimena eta gizarte-bokazioa oinarri dituena. Pertsonen prestakuntza integralaren bidez eta ezagutza sortuz eta transferituz, gizartea eraldatzea eta enpresen lehiakortasuna hobetzea da haren funtsezko xedea. Arreta berezia jartzen dio ikasleen kalitateko ikaskuntza integralari eta, ildo horretan, esperientzia kooperatibotik datozen ezagutza tekniko-zientifikoak, konpetentziak eta balioak ere kontuan hartuko dituen ikaskuntza integrala bultzatzen du. Horrela, enpresak eta erakundeak garatuz eta ekintzailetza jorratuz, ikaslea gizartea eraldatzeko eragile aktibo bihurtzen du eta haren garapen humanistikoa, teknologikoa eta ekonomikoa bultzatzen du.
LABORAL Kutxak banka eta aseguruak egiteko beste modu bat eskaintzen du, komunitate oparo, berdinzale eta jasangarriagoak eraikitzeko asmo sendoarekin, kultura kooperatibo solidarioa eta erantzunkidea zabalduz. Gainera, azken emaitza hirukoitzeko negozio-eredu bat sustatzen du: arrakasta finantzarioa lortzeko xedea du, baina enpresa-, gizarte- eta ingurumen-jasangarritasuna ere ardatz hartuta.
Unibertsitateko ikasgeletan eta prestakuntzan laguntzen du eta inplikatzen da, uste baitu pertsonen gaikuntza dela balioa galtzen ez duen ondare eta balio bakarra.