Irakurriena
- 1. AMETS Power Electronics sortu dute MONDRAGONek eta Artechek potentzia-elektronika sustatzeko
- 2. BGAEentzako fiskalitate berria. Nola eragingo dio zure pentsioari?
- 3. LKS Nextek Aitor Moreno batu du taldera, adimen artifizialean eta teknologia kuantikoetan erreferentea
- 4. Joxe Azurmendi hil da, “El hombre Cooperativo” lanaren egilea
- 5. Kooperatibetako barne komunikazioa irauliz
- 6. “Kooperatibismoak enpresen arazo bertsuei, soluzio desberdinak ematen dizkie, pertsona erdigunean jartzen duelako”
Mondragon Unibertsitateak eta Adegik Lanaren Etorkizunaren gaineko ikastaroaren bigarren edizioa jarri dute martxan

Ikastaroa giza baliabideetako profesionalei zuzenduta dago, lan-munduan gertatzen ari diren joera-aldaketak eta horiek pertsonen kudeaketan duten eragina kontuan izanda. Programa aurrez aurre gauzatuko da Donostian, urtarrilaren 26tik ekainaren 29ra bitartean, eta mentorizazio pertsonalizatuko onlineko saioekin konbinatuko da.
Mondragon Unibertsitateak Lan Etorkizunerako Pertsonak, Kultura eta Talentua senior programaren bigarren edizioa jarriko du martxan, Adegirekin elkarlanean. Hauxe da ikastaroaren helburua: giza baliabideetako profesionalak trebatzea, lan-munduan gertatzen ari diren joera-aldaketak eta horiek pertsonen kudeaketan duten eragina kontuan izanda.
Testuinguru aldakor honetan, erakundeetako pertsonak kudeatzea funtsezko zeregina da enpresen lehiakortasunerako, eta erronka berriei erantzuteko gaitasunak eskatzen ditu. Izan ere, giza baliabideetako adituek badakite lan-munduko joerek bete-betean eragiten dutela erakundeetako pertsonen kudeaketan. Programa Donostian gauzatuko da, 2023ko urtarrilaren 26tik 2023ko ekainaren 29ra bitartean, formatu erdipresentzialean. Hamabost egunean behingo eskolak emango dira, ostegun arratsaldeetan, mentorizazio pertsonalizatuari eta elkarlaneko ikaskuntzari buruzko onlineko saioekin konbinatuta.
Testuinguru aldakor honetan, erakundeetako pertsonak kudeatzea funtsezko zeregina da enpresen lehiakortasunerako, eta erronka berriei erantzuteko gaitasunak eskatzen ditu
Ikastaroak helburu bikoitza du. Alde batetik, giza baliabideen eta pertsonen kudeaketaren arloko profesionalei garatzen eta ikasten laguntzea, pertsonak kudeatzeko estrategiak eskura ditzaten; estrategia horiei esker, erakundeen kultura eraldatu eta pertsonen arteko harremanak hobetu ahal izango dituzte, lanaren etorkizuneko joera berriak kontuan hartuta.
Bestetik, parte-hartzaileek trebakuntza jasoko dute lanaren etorkizuneko joera berriek pertsonengan, lehiakortasunean, garapenean eta erakundeen jasangarritasunean izango duten eragina ulertzeko. Era berean, programak beharrezko gaitasunak emango dizkie bertaratuei erakundeetako pertsonen kudeaketaren arloko proiektu estrategikoak diseinatzeko eta kudeatzeko, eta, horrela, negozioa, erakundea, kultura eta talentua eraldatzen lagunduko die.