Irakurriena
- 1. MONDRAGONen Berdintasun Jardunaldiak aldaketa kulturala sustatuko duten lidergoak lantzeko deia egin du
- 2. MONDRAGON Hospitalityra batu da Orkli
- 3. Automozio Dibisioetako kooperatibek bazkide laguntzaile izateko akordioa sinatu dute MGEPekin
- 4. Domusa Teknik-ek eta MONDRAGONek Hotta-n inbertitu dute, bero-hondarra konfort bihurtzeko
- 5. Leire Mugerzak “Gipuzkoako enpresaburu onenaren” ASPEGI 2026 Saria jasoko du
- 6. Belaunaldi-erreleborik ezak eta kanpo-talentuaren hazkundeak eragin zuzena dute euskal enpresen ordainsari-politiketan
Mondragon Unibertsitateak baditu giltzak "MU-BBF Bilbao Berrikuntza Faktoria" abian jartzeko
Mondragon Unibertsitateak eta Bilboko Udalak gauzatu dute dagoeneko apirilean sinatu zuten hitzarmena. Horrela, Uribitarte 6an dagoen eraikina erabiltzeko lagapena egin dio Udalak unibertsitateari; guztira 5.900 metro karratu ditu. Datorren ikasturtetik aurrera bertan egongo da “MU-BBF Bilbao Berrikuntza Faktoria”.
"MU-BBF Bilbao Berrikuntza Faktoria” proiektuaren ezaugarrietako bat prestakuntza eta ikerketa, produkzio arloa eta botere publikoak uztartzea izango da; eta hori leku bakarrean jarduteko hiru aspektu hauek konbinatuko dira:
-
Irakaskuntza-jarduera. Mondragon Unibertsitateak berrikuntzaren eta ekintzailetzaren arloetan emango du irakaskuntza. Graduko tituluak, masterrak eta etengabeko prestakuntzako programak emango dira. Prestakuntza programekin batera, gradu-amaierako proiektuak eta master-amaierako proiektuak garatuko dira. Era berean, ikerketa eta jakintzaren transferentziako jarduerak sustatuko dira. Hori guztia eraikineko lehen solairuan.
-
Berrikuntza eta Ekintzailetzako Zentroa. Zentro hori egongo da eta bertan gizarte ekimena bideratzeko prozesuak egingo dira. Hori inkubazioaren bidez eta jarduera ekonomikoaren adar desberdinetan sortzen diren ideia berriak garatuz. Hori beheko solairuan.
-
Enpresa berritzaileen egoitzak. Enpresa hauek etapa aurreratuagoan egongo dira; hala ere, egoitza bertan egoteko enpresa horiek sendotzea estrategikotzat jo behar izan da aurretik.
Horrela bada, Bilbon Mondragon Unibertsitatea kokatzeak berrikuntzaren eta ekintzailetza aurreratuaren ekosistema urbanoa, atzerrian erreferentea izango den ekosistema urbanoa, egituratzea ahalbidetuko du. Horrek sormena zein berrikuntza erraztuko ditu, baita aukerak eskaintzen dituzten sektore berrietara zuzendutako enpresa-ekimen berriak, bertan sustraituak eta talde ekintzaileek sustatuak, sustatzea eta erakartzea ere.