Irakurriena
- 1. C'Mon Guys, BKI BOX eta NCLIC Shakespeare txapeldun FLL Euskadi-MONDRAGONen
- 2. Laboral Kutxak 305 milioi euroko irabazi garbia lortu du 2025ean
- 3. Mondragon Assemblyk ATP erosi du, packaging sektorean hazteko
- 4. Orbik Cybersecurity, Pedro Sanchezekin batera joan da Indiara, AI Impact Summit 2026era
- 5. MONDRAGONen Berdintasun Jardunaldiak aldaketa kulturala sustatuko duten lidergoak lantzeko deia egin du
- 6. MONDRAGON Hospitalityra batu da Orkli
MONDRAGON euskara normalizatzeko oinarrien bidetik hobetzen
Aurten 63 kooperatibak egin dute autoebaluzioa MONDRAGONen Euskara Normalizatzeko Oinarrien (ENO) gainean: euskara plana abian duten 57k eta planik ez duten 6k. Orokorrean aurrekoan baino emaitza hobeak ondorioztatu dira.
Euskara plana duten kooperatibei dagokienez, honako emaitzak azpimarra daitezke:
- Ia denek (%90) euskararako prestakuntza irizpideak ezarrita dituzte eta gehienek (%77) prestakuntza planean jasota dute euskarari dagokiona.
- Laurden batek hizkuntza eskakizunak zehaztuta dituzte euskararentzat estrategikoak diren lanpostuentzat eta ia erdiak (%46) lanpostu guztiei ezarri die. Ia heren batek ez ditu hizkuntza irizpideak ezarrita.
- Kontratazio eta barne promozioan gehienek izan dute adierazle euskara: %42k euskara kontuan hartu dutela diote, kooperatiben % 7k kontratazioetarako euskara derrigorrezko izan dute, kooperatiben %16k promozio batzuei ere aplikatu diote derrigortasuna eta laurden batek baino gehiagok, %26k, euskara derrigorrezkotzat izan dute kontratazio eta promozio guztiek.
- Irudi, harreman eta komunikaziori dagokionez, ahozkoan zein idatzizkoan, irudian eta barne harremanetan aitortu dira emaitza onenak. Irudian kooperatiben %77k irizpideak ezarrita izanik ez du erdara nagusi: horietako erdiak ele bietan, heren batek euskara nagusi eta %6k euskara hutsean. Barne harremanetan erdiak baino gehiagok irizpideak badituzte eta erdara ez du nagusi: horietako ia erdiak ele bietan, ia erdiak euskara nagusiki eta %8k euskara hutsean. Aldiz, kanpo harremanetan, %45era jaisten da irizpidedunak eta erdara nagusi ez dutenak.
- Azkenik, lan hizkuntzari dagokionez, orokorrean kooperatiben ia erdiak erdara du nagusi, heren batek euskara eta erdara erdi eta erdi darabiltzatela aitortu du, %19k euskara du nagusi eta %2k euskara dute ia lan hizkuntza bakarra.