Irakurriena
- 1. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 2. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 3. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
- 4. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 5. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
- 6. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
Leartikerrek OPEN LEARTIKER proiektua aurkeztu du
Otsailaren 5ean Mondragonek antolatutako gosari teknologikoan parte hartu zuen Leartikerreko Berrrikuntza Estrategikoko arduraduna den Josu Goikoietxeak. Bertan, Fagor Arrasate eta KREAN Groupekin batera, berrikuntza eta kultura praktikak aurkeztu ziren.
Leartikerrek 2019an zehar lan taldean garatu duen OPEN LEARTIKER.COM proiektua aurkeztu zuen Josuk.
M4FUTURE deialdiaren baitan onartutako proiektua da OPEN LEARTIKER.COM proiektua.
Bezeroarenganako kultura bateratu eta ireki bat sortzera begirako pausuak eman ditugu: praktika amankomunak, elkarren arteko ikasketa espazioak bultzatuz, berrikuntza prozesuen ustiapena era beretsuan landuz eta egunerokotasuneko praktikek osotasunera transferitu ahal izateko lan dinamikak martxan jarriz. Nolanahi ere, helburua bezero estrategikoak eta Leartiker bat izatera heltzea da, beti ere berrikuntza irekian oinarrituz.
Horretarako berrikuntza irekian oinarritutako praktikak martxan jartzea beharrezkoa dela zehaztu du Leartikerrek. Barnera begira, berrikuntza irekia lantzeko erremintek ezagutza elkar trukatzeko modu desberdinak azaleratu ahal izango digu, orain arte egiten ari garen lan eta praktikak balioan jarriz. Kanpora begira, bezeroarekin berrikuntza irekian oinarritutako espazio eta denbora zehaztuko dugu talde bateratu bat sortzeko eta bi entitateen emaitzak (Bezeroa+Leartiker) hobetu eta sendotzeko.

