Ezagutza eta teknologia transferentzian espezializatutako Zentro Teknologikoa, osasuna, elikadura eta garraio jasangarria arloetan.
Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
Leartikerrek esneki eta haragi osasungarriak garatzen dituen Nutfood proiektuan parte hartzen du
Leartiker Elikagaien Teknologiak Elkartek programaren baitan kokatzen den proiektu honetan, Neiker, Metabolomips eta Bioaraba bezalako zentroekin batera ari da elkarlanean.
Animalien elikaduran datza proiektu honen oinarria; horregatik, ardiak eta txerriak hainbat motatako haziak dituzten pentsuekin elikatu dira, ondorioak neurtzeko. Emaitza gisa, lortu diren ardiesnea eta txerri-haragia aztertu dira nutrizio-osaera hobetua duen lehengai batek zer elikadura-mota ematen duen ebaluatzeko, eta, ondorioz, kontsumitzaileen osasunean onurak eragin ditzakeen aztertzeko.
2022ko abenduaren 31n amaituko den proiektu honek aurrera darrai, eta Leartikerrek esnekiak eta haragi-eratorrien elaborazioan aritu da lanean, hala nola jogurtak, gazta onduak, hanburgesak eta txorizo onduak egiten. Lehengaia freskoan txertatzen duten deribatuak dira, eta, gainera, gazta eta hestebete onduen kasuan ondu- heltze prozesu bat ere jasan dute.
Batzuetan, kontsumitzaileak animalia-jatorriko elikagaiak baztertzen ditu, osasungarriak ez diren gantz aseekin erlazionatzen dituztela.
Proiektu honen bidez haragiaren eta esnearen gantz-azidoen profi la nola hobetu aztertu nahi da, zehazki, animalien elikaduran arreta jarriz. Horrela, nutrizio-propietate osasungarriagoak dituzten esneki- eta haragi-deribatuak lortu nahi dira, bere osasunagatik kezkatzen den kontsumitzaile horrek, elikagai hauek erosketasaskian sar ditzan.