Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
Leartiker zentru teknologikoak dronen erabilera profesionalari buruzko jardunaldia antolatu du
Ekitaldia, dohainik izango da eta Lea Artibai Berrikuntza Guneko Auditorioan ospatuko da, "Dronak: erronkak, aukerak eta aplikazioak" izenburupean. Karlos Uraga arituko da hizlari, Erle Robotics, enpresako sustatzaile eta bazkidea, Gasteizen kokatuta dagoen enpresa hau dronen belaunaldi ezberdinentzako, software eta hardware diseinuan espezializatua dago.
Antolatzaileak aldizka prestatzen ditu "gosari teknologikoak", beti ere gai berritzaileen inguruan. Enpresa eta interesa duten profesionalei, informazioa eta negozio aukera berriak zabaltzeko helburuarekin. Datorren astelehenekoa, profesionalei baina baita interesa izan dezakeen orori zuzenduta dago, eta dronek gaur egun edota etorkizun hurbilean ekar dezaketen aukera praktiko eta errealen ikuspegia eskainiko du.
Gidari gabeko aireko ibilgailua da dron bat. Diseinuari dagokionez badira forma, tamaina, konfigurazio eta ezaugarri askotariko dronak. Historikoki urrunetik gidatutako hegazkinak besterik ez ziren baina gero eta gehiago kontrol autonomoa erabiltzen da. Zentzu honetan bi joera sortu dira: batzuk urruneko kokaleku batetik kontrolatzen dira, eta beste alde batetik era autonomoan hegan egiten dutenak, aurrez programatutako hegaldi planak automatizazio dinamikoko sistema konplexuagoak erabiliz.
Negozio ezberdinak bere eguneroko lanetan dronak erabiltzen hasi dira, esaterako, argazkilari eta ikus-entzunezko ekoizpen-enpresak edota esparru pribatuetako segurtasun lanetarako baliatzen dituzte. Horrela gastuak murrizteaz gain aireko ikuspegitik irudi ikusgarriak lortzen dituzte.