Irakurriena
- 1. Mondragon Unibertsitateak maiatzera arte eskainiko ditu ate irekien jardunaldiak
- 2. Cikautxok Hidrogeno ibilgailuetarako osagaiak eta zirkuituak garatzen ditu
- 3. “Iraunkortasunaren arrakasta lan taldean dago, eta zentzu honetan beste erronka handi bat talentuaren garapena da”
- 4. Ausolanek eta Basque Team-ek Aktiba zaitez kanpaina abiarazi dute, haurtzarotik jarduera fisikoa sustatzeko
- 5. Basque Culinary Centerrek 10 urte bete ditu, gastronomia sustatzen
- 6. MONDRAGON Korporazioak eta ONCE Gizarte Taldeak bat egin dute prestakuntza, enplegua eta teknologia sustatzeko
- 7. Juanjo Ansoategi hil da
- 8. LagunArok normaltasunaren itzulera iragarri du
- 9. Pertsonen berrikuntzaren hilabetea Garaian
- 10. Eskuratu LABORAL Kutxaren txirrindulari-ekipamendua
Leartiker zentro teknologikoak, "Polymers and Medical Aplications" jardunaldiaren hirugarren edizioa antolatu du

Aurtengo edizio honetan nanoteknologia, 3D inprimazioa, etxeko ospitaleratzea, prestakuntza profil berriak edota tresna biomedikoen pertsonalizazioari buruzko aukerak eta iritziak eztabaidatuko dira. Ane Miren Zaldua Doktorea, Leartiker Health unitate buruaren hitzetan "ekitaldian maila handiko gaiak tratatuko dituzte, punta puntako hitzaldiekin eta etorkizunerako aukera berriak aztertuko dira".
Biomedikuntzaren arloa: Markina-Xemeingo zentroarentzako etorkizun erronka bat
Leartikerren plan estrategikoan jasotzen den bezala 2016 urterako ikerketa bolumenaren %20-a biomedikuntzaren arloan zerikusia duten sektorean izatea du helburu. Hau lortu ahal izateko hainbat enpresa, unibertsitate eta Europako erakundeekin hitzarmenak sinatu dituzte.
Horrela, gaur egun medikuntzan erabiltzen diren sistemen hobekuntzan material polimeriko berriak aztertzen dabiltza.
Bertan erakunde eta enpresa ezberdinek parte hartuko dute. Besteak beste, NanoBasque Agentziak, Mondragon Unibertsitateak, Osakidetzak edota hiru dimentsiotan inprimatzen adituak diren gipuzkoako Tumaker enpresa; Osteomodel zirujau-lana errazten duten produktuen diseinu, garapen eta ekoizpenetan jarduten den enpresa; eta AJL Ophthalmic 1992 urtetik oftalmologiaren arloan mediku-gailuak garatzen duen enpresa arabarra.
Ekitaldian parte hartzea doakoa da eta jardunaldian izena emateko webean zuzenean egin daiteke www.leartiker.com Plazak mugatuak dira.