Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
Lea Artibai Ikastetxean nazioarteko ikasle kopurua igo egin da
2015-16 ikasturtean Markina-Xemeingo zentroan hamalau ikasle izango dira Elikagaien Industrietan espezializatuko direnak, 2016eko ekainerarte bederatzirehun ordutako formakuntza jasoko dutelarik. "Pasantia Chilena" izeneko programari esker aipatutako herrialde amerikarreko ikasleak Markinan prestakuntza aldi bat egingo dute.
Txileko Hezkuntza Ministerioak eta Tknika erakundearen arteko elkarlanaren emaitza da honako egitasmoa, Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketaren Sailburuordetzak bultzatuta.
Era berean, Lea Artibai Ikastetxea-Leartikerren, Mondragon Korporazioko enpresen, Renault Consultingen eta Azaro Fundazioaren babesarekin sustatutako TEP (Technology Entrepreneurship Program) programa espezializatuan parte hartzen ari dira herrialde ezberdinetako ikasleak.
Proiektuak goi-prestakuntza duten 180 profesionalen enplegagarritasuna hobetzea du helburu, eta, zenbatespenen arabera, euretako 120k lana lortuko dute bertan parte hartu ondoren. Programaren ezaugarriak kontuan hartuta (oinarri teknologikoa), enplegu egonkorrak izango dira, eta biztanleak Bizkaian geratzen direla bermatuko dute.
Nazioarteko proiektua izango da, eta beste herrialde batzuetako pertsonen partaidetza bultzatuko du. Partaidetza hori proiektuaren aberasgarri izango da, prestakuntza eta jatorri desberdinetako pertsonen artean jakintzaren eta kulturaren trukea sustatzeko.