Irakurriena
- 1. Ikasleen talentua sustatzeko gida
- 2. “Facebook eta Twitter gurasoek erabiltzen dituztenez, gazteek nahiago dute Instagram edo Tik-tok”
- 3. KIDEk Berriatuan elkartuko ditu bere produkzio lantoki guztiak 2022 urterako
- 4. “Goiko” hil da, Korporazioko lehendakariorde ohia
- 5. Nola egin aurre krisialdi bati kooperatibismotik?
- 6. Mondragon Goi Eskolak diruz lagundutako 70 ikastaro baino gehiago emango ditu profesionalak prestatzeko
- 7. LABORAL Kutxak 87 milioi euroko irabaziak lortu ditu 2020an, eta kaudimen-lidergoa indartu du
- 8. Euspot lehiaketak “Nekazaritzatik bizi nahi dugu!” izango du hizpide
- 9. IKERLANek “garun” pertsonalizatu bat diseinatu du Pasaban Taldeko makinetarako
- 10. Energia berriztagarria sortzeko kooperatibak sustatuko dituzte KREANek eta Energiaren Euskal Erakundeak
Lea Artibai ikastetxean graduatutako 10 ikasletik 9 lanean dago

Orain dela hogei urte baino gehiagotik hona, Lea Artibai ikastetxeak bere departamentu propioa dauka sektore ezberdinetako enpresekin elkarlanean aritzeko. Modu honetan, Markina-Xemeingo Ikastetxean titulua lortu berri duten ikasleek praktikak sektore ezberdinetako enpresetan egiten dituzte eta askok, euren lehen lanpostua lortzen dute praktika horiei esker.
Ikastetxeak 1996tik laneratzeko aholkulkaritza eredu propioa du eta ondorioz, laneratze tasaren datu oso positiboak eskaintzen ditu urtetik urtera.
Bestalde, lanean ari direnentzako ere formazio eskaintza zabala dute europear mailako proiektu aitzindariekin. Horrela, eta enpresekin elkarlanean, formazio osagarri bat lortzen dute hobekuntza orokor baten alde lanerako perfilak eta gaitasunak hobetuz.
Enplegagarritasunari dagokionez, Txirbil-harroketa bidezko mekanizatua, Lean Manufacturing, Kalitate-kontrolean teknikoa eta neurrira egindako kontratatze-konpromisodun programak nabarmentzen dira.
Ikastetxearen eta enpresaren arteko elkarlana
Hain zuzen ere, 2017-2018 ikasturtean graduatutakoetatik, 162 pertsonek lortu dute lanpostu bat Markina-Xemeingo Ikastetxean Lanbide Heziketako ikasketak burutu ostean edota lan-burtsaren bitartez. Horietatik, 21 ikaslek lana eta ikasketak aldizkatzeko hezkuntza-ereduan parte hartu dute.
Orain dela hogei urte baino gehiagotik hona, irakaskunta kooperatiba hau sektore ezberdinetako enpresekin elkarlean ari da, hala nola, Maier, Cikautxo, Kide, Renault Consulting, Grupo Eroski, Fagor edo Burdinola, beste batzuen artean. Eta nahiz eta, industria-sektorea eta sektore teknikoa diren beharrizan gehien dutenak, Markina-Xemeingo Ikastetxean zerbitzu-sektorearekin, berrikuntzarekin eta teknologia eta prozesu berriekin lotutako lanpostuen eskariak gora egin du urtetik urtera.
Enpresentzat erakargarrienetakoa den proiektua espezializio-proiektua da. Kasu honetan, Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioa goi mailako zikloa amaitzen duten ikasleek izaten dute aukera parte hartzeko urte beteko proiektu honetan. Modu horretan, titulua duten ikasleek formatzen jarraitzen dute enpresentzako lan errealak egiten dituzten bitartean diru-laguntza bat kobratuz. Bekadunak bere lana Ikastetxeko produkzio-tailerrean betetzen du eta baita egin beharreko aurrekontuak, fabrikazio-prozesuen analisiak, produkzio-antolaketak, kalitate-kontrolak eta eskarien jarraipena gestionatu ere.
Proiektuan parte hartzen dutenak hobeto prestatuta egoten dira eta behin diru-laguntza bukatuta, lan munduan hasten dira. Orain artean, proiektu honetan parte hartutako bekadunek enpresa ezberdinetako lan eskaintzak jaso eta batezbesteko, 6 lan-elkarrizketa izan dituzte.
Lanerako Prestakuntzako arduradun den Xabier Urangaren hitzetan, Lanbide Heziketa eta Etengabeko Formakuntza ezinbesteko izaten ari dira gazteen eta langabetuen laneratzean eta baita euren lana hobetu nahi duten profesionalentzat ere.