Irakurriena
- 1. Iñigo Albizuri: "Giza desberdinkeria murrizteko hazten jarraitzea da kooperatibismoaren etorkizuneko erronka handiena"
- 2. "Erregai fosiletatik energia berriztagarrietara egin beharreko trantsizio honek 2-3 hamarkada beharko ditu”
- 3. Europa erdian, bezero eta lehengaia nagusia bertatik bertara kudeatzeko aukera
- 4. "Energia" aztergai TU Lankideren azken zenbakian
- 5. MONDRAGONek bere azken soluzioak aurkeztu ditu Bienalean
- 6. “Gorputzari kaña emateko gogoz atera nintzen pandemiatik”
- 7. Danobatgroupek bere azken berrikuntzak aurkeztuko ditu BIEMHen
- 8. Adimen artifizialeko, doitasuneko, robotikako eta konpositeetako azken aurrerapenak aurkeztuko ditu Idekok
- 9. Ikerlanek bere pontentzial teknologikoa aurkeztuko du hitzaldien bidez eta espazio dinamikoan
- 10. 'Hazia' Arizmendiarrietaren gaineko musikalaren doinuak gozo datoz
Lea Artibai Ikastetxeak Nekazaritzako Elikagaien Eraldaketa 4.0 jardunaldia antolatu du

Markina-Xemeinen kokatutako Lea Artibai Ikastetxeak eta Elara Ingenieros enpresak elkarlanean antolatutako Nekazaritzako Elikagaien Eraldaketa 4.0 jardunaldiaren lehenengo edizioa ospatu zuten maiatzaren 23an, Lea Artibai Ikastetxean. Ekimen honen helburua elikagaien industria adimentsu, dinamiko eta konektatu baten alde egitea da.
Elikagaien sektoreak gero eta erronka handiagoak ditu kontsumitzaileen eskaerei aurre egiteko, eta horiek betetzea zaila izan daiteke neurriak hartzen ez badituzte; alegia, sektorea teknologia, bizkortasuna eta lankidetza uztartzen dituen paradigma berri baten murgiltzea.
Enpresen arteko tokapeta honek egitarau zabala izan du, elikagaien eraldaketaren inguruko gai nagusiak jorratu eta hurbileko ikuspuntu praktiko bat eskaintzeko asmoz. Jadunaldia ezagutza eta esperientzien trukaketa egiteko bilgune bihurtu da, industria honek dituen tresna berriak ezagutu eta bertatik bertara kasu arrakastatsuen esperientzia errealak ezagutzeko aukera ere izan dute.
Nekazaritzako elikagaien alorreko enpresa handi eta txikiak bat egin dute lau multzotan banatuta egon den jardunaldia arretaz jarraitzeko:
- Formakuntza eta berrikuntzaren bitartez nekazaritzako elikagaien sektoreko enpresen lehiakortasuna sustatzea: Lea Artibai ikastetxea, Igor Agote (Hezitzaile eta Elikagaien Industrian Auditorea); Leartiker, Naia Andonegi (Elikagaien arloko ikerketaren arduraduna).
- Kalitate kontrolean denboraren murrizketa: aukera teknologikoak: Grupo IAN, Patxi Salcedo (I+D+I Zuzendari Korporatiboa).
- Aukerak eta erronkak elikagaien sektorean: Euskal Herriko Elikagaien Klusterra, Jon Ander Egaña (Zuzendari Nagusia).
- Teknologia nekazaritzako elikagaien industriaren zerbitzura. Elara Ingenieros, Iñigo Navarro (Zuzendari Teknikoa) eta Ana Caspistegui (Garapen Zuzendaria).
Jardunaldiari amaiera emateko eta ondorioak biltze aldera, hizlariek eta publikoak aktiboki parte hartu duten jorratutako gai nagusien bateratze-lan bat egin da.